ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Armeria plazarako ikasleen proposamenak udaletxera

2019-03-25

imagen representativa de uno de los proyectos

ABAE - Amara Berri Auzo Elkarteak Eraikuntza-Proiektuak zikloko bigarren mailako ikasleei esker ona adieraziz eskutitz bat bidali du, Armeria plaza eraberritzeko egin zuten ideien eta proiektuen aurkezpenarengatik.

Hauetako 2, Donostiako Udalaren herri partaidetza sailari igorriko dizkiete berau eraberritzerakoan kontutan har ditzaten.

Industria sortzaileak. Oarsoaldea inspiratzaileak.

2019-03-22

ponenteen argazkia

Ekintzailetasuna eta barnekintzailetasuna landu eta sustatzeko asmoz, Easo Politeknikoko LPO mintegia Oiartzuneko Manuel Lekuona liburutegira bertaratu da jardunaldi inspiratzaile batetara. Bertan, enpresa sortzaileen eremuan, enpresa eta pertsona ekintzaileek artea eta kulturarekin daukaten lotura ikusi eta gozatu ahal izan da.

Idoia Lizeaga bitxigile-garaikidea eta lore artista, Mirokutana eta Frangoak ikus-entzunezko ekoizpen enpresak eta Mendi Urruzuno argazkilariaren ibilbide eta lanetaz jabetu eta aritu ahal izan gara. Lan interesgarri eta bikaina egiten ari direna ekintzaile hauek, benetan inspiratzaileak!

Ingurumen Hezkuntzako aldizkaria

2019-03-20

aldizkariaren portada

Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleek, ziko amaierako erronka modura ingurumen hezkuntzarekin loturiko aldizkari bat prestatzen aritu dira azken aste hauetan. Bertan, ziklo osoan landutako gai garrantzitsuenei buruzko erreportajeak, albiste laburrak, denbora-pasak, etab. aurki daitezke, eta ahalik eta erakargarrienak izateko moldatu dira.

NATURBERRI aldizkaria sortzea, esperientzia polita eta irakasgarria izan da ikasleentzat. Alde batetik, talde-lana bere osotasunean zer den ikusteko aukera izan dutelako; eta beste alde batetik, ingurumen hezkuntza landu dutelako. 

Jarrera berreziketarako aulkien entrega

2019-03-18

Los participantes en el taller de carpintería

Arotzeria eta Altzarigintza zikloko ikasleek entregatu dituzte kirolak alorgunetik eskatutako jarrera berreziketarako dozena erdi bat aulki.

Enkargu hau erronka metodologiko batekin garatu da eta produktuaren diseinuan zein fabrikazioan beraien irakasleen gainbegiratzea eta fabrikazio mekaniko mintegiko laguntza jaso dute ere. Zoragarriak eta berritzaileak dira eta beraien helburua eraginkor beteko dute kirol zikloko ikasleekin bizkar osasuntsu moduluan.

Eskerrik asko denoi.

Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleak Papresan

2019-03-11

bisitarien argazkia

Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko 1 mailako ikasleek Oreretako Papresa papel fabrika bisitatu zuten martxoaren 6an.

Bertan, prebentzioa arduradunak, enpresarentzat lan segurua eta osasuntsua sustatzeak duen garrantzia erakutsi zuen, horretarako prozesu produktiboaren ezaugarri nagusiak eta prebentzioaren barne kudeaketa azaldu zizkigun. Gainera, lanbide honetan egunero bizitzen diren gora beherak eta enpresan identifikatuta dituzten arrisku nagusiak adierazi zizkigun. Izan ere, garrantzitsua da berehala hasiko diren lanetarako enpresen eguneroko martxaren berri izatea (DUAL eskaintza eta lan eskaera handia baitute).

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus