ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Prestakuntza birtuala prebentzioko ikasleentzat

2019-04-01

Ikasle bat errealitate birtualeko betaurrekoak jarrita

Martxoaren 27an EASO Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleek prebentziorako sentsibilizazio birtualeko ikastaro kreditatua jaso zuten.

Ikastaroa Europreven-ek eman zuen, Landuz enpresak sorturiko softwarea erabiliz; gainera irakaslea EASO Politeknikoko prebentzioko zikloko ikasle ohi bat izan zen, praktiketan dagoen beste ikasle batek lagunduta. Gaur egun lan arriskuen prebentzioan prestaketa birtualak ematen ditu. Ikasleak 6 orduz ibili ziren egoera birtual ezberdinetan arriskuak ekiditen, 2000m2-ko enpresa batean, makinak manipulatzen, erakinen gainean altuerako lanak egiten, edo eskorga jasotzaile birtualak gidatzen. Eta istripu ugari bizitu zituzten arren, ez da heriotzarik edo elbarririk suertatu, formazio birtualaren abantailak.

Balorazioa oso positiboa izan zen, izan ere, aukera izan zuten zentroan eskuragarri ez dauden makina batzuekin harreman zuzena izateko. Eta aldi berean beren lanbidea izan daitekeen lanpostu bat ikusteko.

Zurgintza eta altzarigintza Arotzgi-ren 50. urteurrenean

2019-03-28

aurkezpen bat bitartean ateratako argazkia

Joan den larunbatean, martxoak 23, zurgintza eta altzarigintza departamentua Aroztgiren 50. urteurrenaren ospakizunean egon zen. Bertan erretiratutako profesionalei omenaldia eta aintzatespen ekitaldia egin zen, eta baita bi enpresarik zaharrenei eta historiako Arotzgiren lehendakariei ere.

Aintzatespen saio honetan sariak eman ziren, haietakoren bat gure ikastetxea diseinatua eta egina, irakasleen laguntzarekin.

Jardunaldian zehar sektorearen oraina eta etorkizunari buruzko balantzea egin zen. Sektorea irakaskuntzan oso txertatua dago eta hezkuntza sailak ikasketa aktibo-kolaboratiboak erabiltzearen alde egin duen apustua goraipatu zen.

Bitxigintza artistikoa Madrilgo Dekorazio-Arteen Museoan

2019-03-27

Foto de joyas algunas expuestas

Agara Agirre, Bego Fuente eta Idoia Lizeaga, bitxigintza artistikoan gradudunak, eta Marta Fernández Caballero, goi mailako zikloko irakaslea, beren lana erakusteko hautatuak izan dira urregintza eta bitxigintza garaikideen III nazioarteko Erakusketan Madrilgo Dekorazio-Arteen Museoan 2019ko apirilaren 9a bitarte.

Bere helburuen artean, urregintza eta bitxigintza garaikidea arte nagusi deitzen zaienen maila berean kokatzea da. Horregatik, eta aurreko bi ediziotan edukitako arrakastaren ondoren, erakusketa Arte-ARCO Astearekin eta Madrid Design Festivalekin batera egingo da.

Prebentzioko ikasleak APAren laborategian

2019-03-26

irakasleak eta ikasleen argazkia bertan

Martxoaren 22an Easo Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko ikasleek APAren Industri Higieneko Laborategia bisitatu zuten Ibaetan. Bertan, laborategiko langileek enpresetan laneko osasuna babesteko burutzen duten lana ezagutu zuten kutsatzaile kimikoei dagokienean. Amiantozko zuntzak zenbatzeko mikroskopioetan begiratu ahal izan zuten, enpresetan aurkitzen den hautsa neurtzeko erabiltzen diren lagingailuak eta balantzak ikusi zituzten, baita gasen eta lurrunen analisia egiteko erabiltzen diren kromatografoak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu APAko laborategiko langileei haien harrera onagatik.

Armeria plazarako ikasleen proposamenak udaletxera

2019-03-25

imagen representativa de uno de los proyectos

ABAE - Amara Berri Auzo Elkarteak Eraikuntza-Proiektuak zikloko bigarren mailako ikasleei esker ona adieraziz eskutitz bat bidali du, Armeria plaza eraberritzeko egin zuten ideien eta proiektuen aurkezpenarengatik.

Hauetako 2, Donostiako Udalaren herri partaidetza sailari igorriko dizkiete berau eraberritzerakoan kontutan har ditzaten.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus