ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Prebentzioaren astea hasi da

2019-04-29

Programaren posterra

Apirilaren 28an Easo Politeknikoak, eta bereziki prebentzioko ikasleek eta irakasleek, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horregatik, egun horren inguruan egitarau oparoa antolatu dugu, EASO Politeknikoko prebentzio kultura zabaltzeko asmoz:

-Apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 2an Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek antolatuta, zentzumenen gela martxan jarriko da, bertan EASO-ko ziklo ezberdinetako ikasleek lan istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioak bizitu ahal izango dituztelarik. 

-Aste honetan, EASO Politeknikoko prebentzio ezagutzen 2. lehiaketa ospatuko da. Ia ze gela gailentzen den! 

-Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek komiki edo marrazki lehiaketa ere antolatu dute. Animatu parte hartzera. 

-Aurten lantoki osasuntsuak izatea ere prebentzioa delako, Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek langileen osasuna bultzatzeko jarduera batzuk prestatu dituzte. Kirola: ZUMBA saio bat izango da Egokitzapen Fisikoa zikloko ikasleek zuzenduta, EASO Politeknikoko langile eta ikasle guztientzat maiatzaren 2an 10:30etik 12:30era. Elikadura: maiatzaren 2an kanpaina bat jarriko da martxan “Gosari osasuntsua” lemapean; eta osasun mentalerako erlaxazio saioak egingo dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an goizeko 8retan.

-Maiatzaren 6an, FTSIren ADI programaren baitan. Mobbing edo laneko jazarpen psikologikoa eta arrisku elektrikoen tailerra izango dira, Antonio González, UGTko psikologia gabineteko abokatua eta Roberto González istripu elektrikoa sufritutako boluntarioaren eskutik. 

-Maiatzaren 7an berriz Amiantoari eta prebentzioaren gestioari buruzko tailerra, Felix Casado Mesotelioma gaixoaren eta Oscar Lópezen (Gamesa enpresako prebentzio arduraduna) eskutik.  

-Gainera aste honetan Mutualiak utziriko argazki erakusketa eta beste zenbait informazio izango da EASO Politeknikoan erakusgai.

STARTinnova Day Donostian 2019

2019-04-12

aukezpen baten argazkia non TKNIKAko ordezkaria ikusten den

Hezkuntza Ekintzailea dagoeneko ez da kezka bat, benetako helburu bat da gaur egun. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuk, etorkizunean aurkituko dituzten erronkei arrakastaz aurre egin ahal izan diezaioten.

Aldaketa gero eta lasterragoa da eta STARTinnova Day-ren edizio honetan hezkuntzaren alorreko berrikuntzarik nabarmenenak aztertu ahal izan dira profesional hauen eskutik: Jose Antonio Marina (pedagogoa, filosofoa eta saiogilea), Gonzalo Romero (Google for Education), Juan Carlos Cantera Varga eta Aitor Perez San Roman (Urkide Zentroa), Agustin Agirre Andonegi (Tknika) eta Aitor Uriondo Usandizaga (Axular Lizeoa).

LPO Mintegia Hezkuntza Ekintzailearekin bat eginda!

EASOko NodoBIO-ko kideak Norvegiako ikastetxeak ezagutzen

2019-04-11

talde argazkia

Erasmus+ programaren barruan, Aloña Iturzaeta eta Koro Alkiza, Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia heziketa zikloko irakasleak, eta Berrikuntza Zuzendaria den Maite Lizartza, Norvegian izan dira martxoaren 31tik apirilaren 6ra bitartean.

Tknikak antolatutako lan bidaia honetan, NodoBioko kideek Bergen, Ulefoss eta Oslo hiriak bisitatu dituzte. Bertan, Arstad videregaende skole (Bergen), Ullern Upper Secondary School (Oslo) eta Nome (Ulefoss) heziketa zentroak ezagutzeko aukera izan dute. Irakasleekin izaniko bileretan hainbat gai landu dituzte: Norvegiako hezkuntza antolaketa, ikasleen profilera nola egokitu ikasketak eta arloko enpresekin etengabeko harremana mantentzearen garrantzia ikasketa errealagoa izateko, besteak beste.

Oslo Cancer Cluster-ean eta Oslo Hospital University-n bertako startup-ak, laborategiak eta linfomen inguruan egiten ari diren lehenengo mailako ikerketen zehaztasunak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bidaiari amaiera emateko, Norvegiako elikagaien inguruan ikerkuntzako enpresa handienetarikoa den Nofiman, lan bilera izan zuten.

Profesional guztien harrera paregabea izan da. Lan bidai honekin hasi berria den harreman hau gurelanbide heziketarako etorkizunean oso aberasgarria izatea espero da.

OneDay INNOVATION SUMMIT San Sebastián

2019-04-10

LPOko irakasleak Aquariumen

LPO alorgunea ekintzailetzaz egindako jardunaaldian.

Mekanikako irakasleak Alemanian

2019-04-08

EASOko irakasleak Alemaniako bi irakaslerekin

Mekanikako departamenduko zenbait irakasle Alemaniako Baden-Württemberg departamenduko zenbait ikastetxeetan izan dira, irakasleen mugikortasuna ahalbidetzen duen Erasmus + beka bitartez.

Bidaiaren helburuak irakaskuntza ikaskuntza prozesuekin erlazionatua dauden metodologia berrien inguruan esperientzien elkartrukea, Alemaniako DUAL ereduaren inguruko ezagutza sakonago bat izatea eta kolaborazio proiektu berriak martxan jartzea izan dira.

Bisitak, elkartrukean parte hartu duten ikastetxeen arteko harreman estuagoa ahalbidetzen duen proiektu berri baten garapenaren interesa jarri du mahai gainean , bi herrialdeko hezkuntza ereduen potentzialtasunak irakaskuntzaren hobekuntzan eragina izateko nahiarekin.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus