ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Errealitate birtualeko eremua eraikuntzan

2019-01-10

Una alumna del ciclo practica con las gafas
Eraikuntza departamenduan errealitate birtualeko eremu bat sortu dugu eta, bertan, ikasle guztiek eraikuntza sektorean erabiltzen diren programa garrantzitsuenetan garatutako eraikuntza proiektuak testeatu ahal izango dituzte errealitate birtualeko (VR) ingurune batean.

18-19 Gabonetako Azoka Easo Politeknikoan

2019-01-08

Feriaren ikuspegi orokorra ikastetxearen parean

Aurten ere ziklo ezberdinetako bigarren mailako ikasleek, Enpresa eta Ekimen Ekintzailea irakasgaia dela eta, Easo Politeknikoko Gabonetako Ikasenpresa Azoka burutu zuten. Bertan hamaika produktu eta negozio ideia ikusi ahal izan genituen.

Ekimen honen bitartez, gure ikasleek aukera paregabea bizi izan zuten gelan landutakoa praktikara eramateko. Ekintzaile berriak indartsu datoz!!

Diseinu eta Altzari-hornikuntza erakusketa Tabakaleran

2019-01-07

standaren argazkia eskeinitako produktuekin: poltsak...

Double Use-k, bere Umbrella Egitasmoa proiektuaren barruan, Tabakalerako Patioan EASO Politeknikoko Diseinu eta Altzarigintzako ikasleek, aterki hondatuetatik abiatuta, eginiko lanak aurkeztu ditu.

Era berean, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleek kartelak eta herritarren artean zabaltzen ari diren informazio-orriak egin dituzte, proiektu solidario honetan pate hartu eta hau animatzeko asmoz.

Gabonetako postalen lehiaketaren irabazlea

2018-12-20

Irabazlearen argakia zuzendaria eta bitxigintzako irakasle batekin
Bitxigintza artistikoa zikloko Maria Urroz Oyarzabalek irabazi du aurtego Easo Politeknikoko Gabonetako zorion postalen lehiaketa. Zorionak Maria!

Turkian E-(m)pact proiektuarekin

2018-12-14

Partehartzaileak ikastetxe batera egindako bisitan

EASO Politeknikoak, abenduaren 11 eta 12an Izmit-en (Turkia), E-(m)pact proiektu europarraren bileren bi lan egunetan parte hartu du. Proiektu hau Errumania, Portugal, Danimarka, Holanda eta Turkiako ikastetxeekin lankidetzan garatzen ari gara.

E-(m)pact proiektuaren ardatz nagusia osasunaren zaintzaren ikaskuntzan simulazioen erabilera da. Benetako lan-egoerak simulatzen dira, ondoren egindako bideo grabazioak ikasleekin batera aztertzen dira eta ondorioak atera.

Oraingo honetan parte hartu dute EASO Politeknikoko nazioarteko proiektuen arduraduna, Osasun Larrialdiak zikloko irakasle bat eta IKT koordinatzailea. Hurrengo geltokia, Iasi (Errumania).

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus