ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Ate irekien jardunaldia EASO Politeknikoan maiatzaren 30ean

2018-05-14

Institutuaren fatxadaren irudia

Maiatzaren 30ean ate irekien jardunaldia ospatuko dugu Easo Politeknikoan.

Jardunaldia 3. pisuko areto nagusian egingo diren aurkezpen orokorrarekin hasiko da. Bi saiotan banatzen da: 15:30ean eta 16:30ean. Gero, bakoitzak ezagutu nahi dituen zikloen arabera, jendea departamentuek egingo dituzten aurkezpen espezifikoetara bideratuko da.

Egun horretan etorri ezin duenak, informazioa jasotzeko aukera izango du 943 455422 telefonora deituz,  edo ondoko helbide idatziz: idazkaria@easo.eus idatziz.

Irati Anda eskalatzailearen hitzaldia EASOn

  • 2011-12-01 |

Foto de la cara de Irati Andaren EASO Politeknikoko Euskararen Normalkuntzarako Batzordeak, ikas2deak bultzatu duen ekimena aprobetxatuz, IRATI ANDAK emango duen hitzaldia antolatu du. Jarduera abenduaren 2an burutuako da gure Areto Nagusian 12:30ean. Eskalatzaile famatu honen esperientziak eta, emakume izanda, bere ibilbidea kirol munduan ezagutzeko aukera izango dugu. Interesgarria dudarik gabe.

Prebentzio Ordezkarien Ikastaroa bukatu da

2011-11-23

Beste behin, Osalanek antolatuta, Prebentziorako Ordezkarien ikastaroa ospatu da gure ikastetxean, honako helburu honekin: Laneko Segurtasun eta Higienearen esparruan beren lankideen ordezkaritza izan behar duten langileen prestakuntza burutzea.

EASO Politeknikoa Lantoki Trebakuntzan buru Gipuzkoan

2011-11-15

EASO Politeknikoko ikasleek Confebaskeko Lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuten aitorpen diploma.

EASO Politeknikoak FIMMA&MADERALIA Ferian parte hartu du

2011-10-28

Berriro ere, Zurgintza eta Altzarigintzako Alorguneak erakustoki bat izan du Valentzian urriaren 25 eta 28 artean ospatu den FIMMA&MADERALIA Ferian.

Zurgintzako ikasleak Valentzian

2011-10-26

Zurgintza eta Altzarigintza familiako goi-mailako zikloko lehen eta bigarren mailako ikasteak eta erdi-mailako zikloko lehen mailakoak Valentzian izan dira FIMMA-MADERALIA ferian. Ikasleak institutuko lau irakaslekin batera izan dira EASO Politeknikoa erakusketari den feria honetan.

logo de FIMMA VALENCIA 35 edición

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus