ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Morris Lake-ren bisita EASO xilotekara

  • 2012-05-02 |

Morris Lake-ren argazkiaJoan zen ostegunean, hilak 26, gure hiriko EASO Xilotekak egur bildumetan mundu mailako aditu baten bisita jaso zuen.

Aditua Morris Lake da, australiarra, Egur Bildumazaleen Nazioarteko Elkarteko (International Wood Collectors Society) bazkide garrantzitsua eta World of wood (Zuraren mundua) aldizkariaren zuzendaria.

Bisita Robin Lake eta Jose Migel Elosegirekin (IWCSko kideak) batera egin zuen eta halaber, EASO Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza Alorguneko irakasleak ere bertan izan ziren.

1947an fundatua, Egur Bildumazaleen Nazioarteko Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta hauexek dira bere helburuak: Informazio egokia banatzea egur bilketarako, egur laginen identifikazio eta izendapen zuzena egiteko eta sormenezko lanetan egurra erabiltzeko. Elkarte honetan sei kontinenteetako 30 herrialdeko bazkideak daude.

Estatuan mailan, EASO Xiloteka Elkarte honen barruan dagoen ikastetxe bakarra da, Manuel Soler (Deniakoa) eta Jose Migel Elosegirekin batera (Leitzakoa), hauek era indibidualean daudelarik.

Haur hezkuntzako hezitzaileak birziklatzeko tailerra

2012-04-23

Tailerren logoaMaiatzaren 14 eta 24 bitartean "Haur hezkuntzako hezitzaileak birziklatzeko tailerra" egingo da, EASO Politeknikoko Gizarte Zerbitzuetako arloguneak antolatuta. Hemendik jaitsi dezakezu programa osoa.

Aho eta Hortz Higieneko ikasleen jardunaldi klinikoak

2012-04-17

Hortz eta Higieneko gelaren ikuspegi orokorra non ekipamenduak ikus daitezkeenMaiatzaren 25ean, ostirala, Donostiako EASO Politeknikoan Aho eta Hortz Higieneko ikasleen jardunaldi klinikoak izango dira. Jardunaldi hauek Euskadiko ikasle guztien topagune izan nahi dute. Horretarako, bereziki prestatu den programa zientifiko aberatsa prestatu dugu.

Helburu nagusia, laneko praktiketara lehenik eta lan mundura ondoren pasatzear dauden ikasleei odontologiaren espezialitate desberdinen ikuspegi klinikoa eta praktikoa aberastea da, eta honetarako, zorionez, lehen mailako ponenteak biltzea lortu dugu, odontologiako alor desberbinetako espezialistak.

Dudarik gabe, ziklo formatibo honen ikasketa urte luze honen bukaera ezin hobea dela deritzogu. EASO Politeknikoak eskerrak eman nahi dizkio Isdin Laborategiari jardunaldi hau aurrera eramateko eskainitako laguntzagatik.

Maiatzaren 25-ean espero zaituztegu

Programa hemen deskarga dezakezu.

Mekanikako ikasleen ingurumen bisita

2012-04-16

Lapatx-eko instalazioen kanpoko argazkiaMartxoaren 19an “Mekanizazioko Teknikaria” erdi-mailako lehenengo kurtsoko ikasleak, departamentuko zenbait irakaslerekin batera eta Donostiako Eskola Agenda 21 inguruko jardueren artean kokatua, ingurumen-irteera bat burutu zuten. Easo Politeknikoak aktiboki parte hartzen du ekimen honetan eta irteera honen helburua etxe zein enpresetan sortzen diren hondakin organikoen birziklaje prozesuak ezagutzea zen.

EASO Politeknikoa 40 ikastetxe berritzaileenen rankingean

2012-04-01

Rankingaren argazkiaMercado21.es-ek lanbide heziketako 40 ikastetxe berritzaileenen rankinga argitaratu du. EASO Politeknikoa 16. postuan agertzen da bertan. Honekin batera doan dokumentuan informazio osoa eskura dezakezu.

Ranking hau egiteeko Hezkuntza Ministeritzak berrikuntza proiektutarako egindako deialdian parte hartzea kontuan hartu da.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus