ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Kurrikulum eta bideo-kurrikulum lehiaketako irabazleak

  • 2017-03-11 |
foto de las ganadoras con el director
EASO Politeknikoko Laneko Prestakuntza eta Orientazioa alorrak urtero antolatzen duen kurrikulum eta bideo-kurrikulum lehiaketako irabazleak Sara Pons, Diseinua eta Altzari Hornikuntzako ikaslea, eta Maialen Merino, Aho eta Hortz Higieneko ikaslea, izan dira hurrenez hurren.

Zorionak! Irudian, Sara eta Maitane, irabazitako saria jasotzen, Ángel del Río zuzendariaren eskutik.

Instalazio Elektriko eta Automatikoko ikasleak, Donostiako Tabakalerara bisita

2017-03-09

ikasle eta irakale taldearen argazkia Tabakaleran

EASO Politeknikoko Instalazio Elektriko eta Automatikoko bigarren mailako ikasleek Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen gunea bisitatu zuten joan zen otsailaren 23an.

Harrera egin eta gero, egoitzaren espazioak bisitatu eta ikasleek, Tabakaleraren antolamendua eta bertan egiten diren ekintzen berri izan zuten. Ondoren, instalazio elektriko berriak eta energia kudeaketari buruzko xehetasunak entzun zituzten eta instalazio horien bisita egin zuten. Koadro elektrikoak, domotika eta energi elektrikoaren kudeaketarako instalazioak, bertatik ikusteko aukera eta ekipoen erabilerari buruzko hainbat adierazpenak jaso zuten arreta handiz.

Zurgintza eta altzarigintzaren arrakasta Spainskills txapelketan

2017-03-07

Bi irabazleen argazkia podiumean

Javier Taixek eta Darío Barrientosek, Easo Politeknikoko ikasleek, urrezko domina lortu dute Spainskills 2017ko zurgintza eta ebanisteria lehiaketan, Euskoskills txapelketa irabazi ostean beren espezialitateetan.

Ikasle hauek Worldskills txapelketan hartuko dute parte, urrian Abu Dhabin, gure ikastetxea ordezkatuz.

Ikasnews ikasleen ingurumen aldizkaria plazan

2017-03-06

aldizkariaren azala
Donostiako Easo Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko bigarren mailako ikasleek IKASNEWS aldizkaria sortu dugu, gaur egun ditugun ingurumen arazoen aurrean, gizartea sentsibilizatu eta informatzea da helburua eta hori lortzeko, aldizkari honetan hainbat adituei egindako elkarrizketak bildu ditugu. Egungo egoeraren errudun nagusia gizakia izan dela jakinarazteaz gain, etorkizuneko belaunaldiei begiak ireki eta errealitatea zein den erakusteko aldizkari hau egitea aukera paregabea bilakatu zaigu. Eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkari hau edukiz betetzen lagundu diguten adituei eta Easo Politeknikoari eta bertako ingurumen departamentuari aldizkaria argitaratzeko emandako babesagatik.

32 ikasle Erasmus+ programan

2017-03-03

joango diren ikasleen talde argazkia ikastetxearen eskaileretan

Ikasturte honetan Easo Politeknikoko 32 ikaslek praktikak egingo dituzte Erasmus+ KA 116 eta KA103 egitasmoetan.

Hiru hilabetetan zehar herrialde horietako kultura eta lan egiteko modua ezagutzeko aukera izango dute. Ikasturte honetan ikasleak Italia, Portugal, Irlanda, Austria, Polonia eta Bulgariara joango dira.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus