ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Kirol zerbitzua doan ikasleentzat

  • 2017-01-27 |

irudi dekoratiboa non zapatila bat ikusten den
Entrenadore pertsonala eskatzeko epea ireki dugu jada, zerbitzu honen kudeaketa on-line eramango dute goi mailako kirol-ekintzak zikloko 2. mailako ikasleek. Giharrak aktibatu-tonifikatu, gantzak erre eta erresistentzia hobetu izango dira bezeroek beraien auzo edo herrietan lantzeko aukera izango dituzten profilak. Zerbitzu honek plangintza eta kirol-hobekuntzaren jarraipena eta kontrola eskaintzen du. Jada Easo Politeknikoko ikasle guztiek jaso dute gonbidapena eta izen-emate galdetegia zentroko beraien helbide elektronikoan. Osasuna eta kirola denen eskura!

SMCren Innobus autobusa bisitan EASO Politeknikoan

2017-01-25

ikasleak autobus barruan azalpenei entzuten
Urtarrilaren 13an, SMC training enpresaren Innobus autobusa bisitan izan zen Easo Politeknikoan. Jarduera honen bidez mekanika eta elektrizitate alorreko ikasleek empresa honek egiten duen ekipamendu didaktikoa ezagutzeko aukera izan zuten. Autobus barruan erakusgai ziren hainbat panel didaktikoen bidez SMCko teknikariek hainbat kontrol eta automatizazio prozesuen funtzionamendua azaldu zuten: piezen mekanizazioa, kotxeen biltegi eta erakusleku automatizatua, piezen garraio eta posizionamenduak, elementu hauskorren manipulazioa, xurgatze sistemak, ea.

Laser Escaner bidez EASO Politeknikoaren jasoketa

2017-01-23

laser eskanerra lanean institutuko atean

Eraikuntza departamenduko Etxegintza Proiektuak eta Obra Zibileko Proiektuak zikloetako ikasle eta irakasleek, Leica Geosystemseko Ibai Landaburu eta Rodrigo García kideen eskutik formakuntza jaso dute. Laser eskanerrarekin jasoketa masiboa egin eta hau lantzeko behar diren softwarea erabiltzen erakutsi diete, abenduaren 14an eta urtarrilaren 11n egindako bi saioetan.

Jasotako formakuntza erronka berri bat martxan jartzeko erabiliko dute. Izan ere, obra zibileko ikasleek EASO Politeknikoaren kanpoalde osoa eta barnealdearen hall-a eskaneatu dute. Milioika puntuk osatzen duten hodeia prozesatu eta software espezializatua erabilita eraikinaren 3D modelatua egiteko asmoarekin, BIM (Building information modeling) sisteman oinarrituta.

Bizkar arazoen prebentzioaz prestakuntza

2017-01-18

Ikasleak jarduera bitartean

Abenduan Osasun Larrialdiak eta Aho eta Hortzetako Higienea zikloko ikasleek bizkar arazoen prebentzioari buruzko ikastaro bat jaso zuten, kiroletako goi-mailako ikasleen eskutik.

Ikastaroan, hainbat ariketa landu zituzten: lunbarrak, korea, besoak, abdominalak... baita pareta pelbikoa lantzeko hipopresiboak ere eta beraientzat berria zen TRXa.

Osasun larrialdietako ikasleak oso gustura geratu dira ikasitakoarekin eta gauza berriak ikasteaz gain beste ziklotako ikasleak ezagutzeko aukera ere izan dute. Leire Belloso ikasleak honakoa dio: “Oso esperientzia ona izan da. Ez nekien ariketak ikasi ditut eta nekizkienak ondo egiten ere.”

Bestetik kiroletako ikasleentzat ere aberasgarria izan da praktika errealak pertsona errealekin egitea eta beraiek ikasitakoa ikastetxeko beste ikasleei erakustea, Uxue Irastorza kiroletako ikasleak dioen bezala: “Esperientzia polita iruditu zaigu, oso gustura sentitu gara eta aberasgarria da guretzako benetako bezeroak eduki izana”.

LHn paregabea den lehiaketaren 25. urtea

2017-01-16

foto de grupo con los colaboradores y premiados

1991. urtean, Easo Politeknikoa LHIIko Zurgintza eta Altzarigintzako Departamentuak antolatuta, Donostia Hiria Altzari-Lehiaketaren lehenengo edizioa burutu zen. Lehiaketa estatu osoko eta Akitaniako Altzarigintza, Zurgintza eta Kortxogintzaren familia profesionaleko ikasleei zuzendua zegoen. Hasieran urteroko lehiaketa fase batean garatu zen eta ondoren biurtekoan. Horrela, ilusioz beteriko 25 urteko bizitzan, XVIII. ediziora iritsi da 2016an.

Joan den ostiralean, urtarrilak 13, edizio honetako sariak eman ziren Aldundiko tronu-aretoan. Sarituak izan zirenak Ourense, Vigo, Teruel, Badajoz, Kordoba eta Easo Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza espezialitatetako ikasleak dira. Azken honetakoa da Bernat Ticó, sarituetako bat. Lehiaketaren XVIII. edizioaren sari berezia eman zitzaion Javier Jiménez Chave jaunari, orain dela gutxi arte ikastetxeko irakasle izan dena eta sariketaren alma materra. Sariak lehiaketaren babesle izan direnen ordezkariek eman zituzten: LHko Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa, Easo Politeknikoa, Profemadera eta Habic. Guztiek goraipatu zituzten sariak jaso dituzten gazteen proiektuen ahalmen artistikoa eta berrikuntzakoa.

Sari banaketa amaitutakoan, 20 lanik onenekin osatutako erakusketa bisitatu zen. Hau otsailaren 13a arte egongo da Kutxak Tabakaleraren 4. solairuan duen erakusketa-gelan. Halaber, udaletxeko batzar-aretoan ongietorri-ekitaldia izan zen, non sarituak eta irakasleak hartu zituen Miren Azkarate andereak, Hezkuntza, Kultura eta Euskara zinegotzia.

Zorionak Zurgintza eta Altzarigintza Departamentuaren ardurapean egon den lehiaketaren antolakuntzari.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus