ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Salida a Aralar

  • 2017-05-05 |

argazkian ikasleak Aralarreko zelaietan barrena

Ingurumen hezkuntzako eta kontrola goi mailako zikloko ikasleak Aralarreko ekosistema ezberdinak ikustera joan ziren maiatzaren 3an, Iñaki Odriozola, landareen ekologian doktoreak gidatuta.

Bisitan San Miguel de Aralarrerako bidean dagoen aparkalekutik Igaratzarako ibilaldia egin zuten, bertako baso eta larreak ikusiaz. Ibilbidean ekosistema erdi-naturaletan gizakiaren eraginaren inguruan eztabaidatu zuten, eta Igaratzako larreetan, azken ikerketek biodibertsitatearen gain pH-ak eta larratzeak dituzten eraginak azaldu zizkien.

 

EASO Politeknikoko ikasleak hegaztien eraztunketa gertutik ezagutzen

2017-05-04

Foto en la que se ve un pájaro en una mano mientras es anillado

Maiatzaren 5a, hegaztien munduko eguna da, horren inguruan irteera berezia burutu dugu Ingurumen-Hezkuntzako eta Kontroleko zikloan.

Eraztunketa, hegaztien populazioa, migrazioak e.a. ezagutzeko erabiltzen den teknika da eta Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleek, Arabako Dulantzi herrian eraztunketa gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Hegabera Ornitologia eta Eraztunketa taldeak eraztun jartze zientifiko saioa burutu zuen eta bertan parte hartu genuen. Eraztunketaz gain ugaztunen arrastoak ere identifikatzen aritu ginen eta basurdea, orkatza eta azkonarrarenak aurkitu genituen. Ongi aprobetxatu genuen Araba aldera egindako irteera

Ingurumen hezkuntza eta kontroleko ikasleak rapela ikasten

2017-04-03

ikasleak rapelatzen erakusten duen argazkia

Easo Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleak astelehenean rapel ikastaroa izan zuten Gorputz eta Kirol Ekintzak zikloko ikasleek emana. Oso lan polita egin zuten kiroletako ikasleek, beraien bezero bihurtu ziren ingurumen hezkuntza eta kontroleko ikasleak eta jarduera honekin maiatzean Linzara burutuko den irteera prestatzen jarraitzen dugu.

Ikastetxeko terrazatik aparkalekura jaitsi ziren sokaz lagunduta. Bertigoak zirela eta tentsio une batzuk pasa ondoren oso egun polita pasa genuen denon artean.

Milesker denei!

Prebentzioko ikasleen irteera APAren laborategietan

2017-03-31

Ikasleak eta irakasleak APAn talde argazkian

Martxoaren 27an Easo Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko ikasleek APAren Industri Higieneko Laborategia bisitatu zuten Ibaetan. Bertan, laborategiko langileek enpresetan laneko osasuna babesteko burutzen duten lana ezagutu zuten kutsatzaile kimikoei dagokienean. Amiantozko zuntzak zenbatzeko mikroskopioetan begiratu ahal izan zuten, enpresetan aurkitzen den hautsa neurtzeko erabiltzen diren lagingailuak eta balantzak ikusi zituzten, baita gasen eta lurrunen analisia egiteko erabiltzen diren kromatografoak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu APAko laborategiko langileei haien harrera onagatik.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus