ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

"Ekimen ekintzailea LH 2.0" egitasmoan hartu dugu parte

  • 2012-01-25 |

iardunaldian zehar hartutako argazkia non partaideak agertzen diren bilera batean parte hartzenUrtarrilaren 25ean, asteazkena, “Ekimen ekintzailea LH 2.0” egitasmoaren II jardunaldia ospatu zen L’Hospitalet de Llobregaten eta EASO Politeknikoak IKT erreminten erabileraren arloan lau berrikuntza proposamen aurkeztu zituen. Egitasmo hau Hezkuntza Ministeritzaren deialdi baten barruan dago eta bertan LHko sei ikastetxek hartzen dugu parte: Hospitalet, Valladolid, Gasteiz, Bartzelona eta Donostiako zentroak hain zuzen ere.

Jardunaldi honetan hauexek izan ziren EASO Politeknikoaren ordezkariak: prebentzio zikloko ikasle bat, Haur Hezkuntzako beste bat eta lau irakasle.

Jardunaldian zehar 6 ikastetxeen proposamenak aurkeztu ziren; hona hemen EASOk aurkeztu zituenak:

  • Enpleguaren bilaketa aktiboa sarean (LPO departamentua)
  • Gaitasun digitalen garapen integrala (prebentzio departamentua)
  • Egurrezko etxeak zuzenean nola eraikitzen diren ikasi, ingurumen-irizpideak kontuan hartuta (zurgintza eta altzarigintza departamentua)
  • Tresna digitalen erabilera Haurtzaroari arreta emateko egitasmoetan (Gizarte eta kultur zerbitzuak departamentua)

Aurki egitasmo hauen laburpenak argitaratuko ditugu web-ean.

Altzari eta Osagarrietan Ekodiseinu-gelak dituzten ikastetxe-sarearen Jardunaldiak

2012-01-16

Ikasle eta irakasleen argazkia bisitanUrtarrilaren 12 eta 13an “Altzari eta Osagarrietan Ekodiseinu-gelak dituzten Ikastetxe-sarearen” lehenengo jardunaldiak ospatu ziren. Berrikuntza egitasmo honetan Solares eta Teruelgo zentroek parte hartu zuten, gure Zurgintza eta Altzarigintza departamentuarekin batera, jardunaldien koordinatzaile bezala.

EASO Politeknikoko 2. EJE enpresen azoka

2012-01-12

foto de una alumna del centro atendiendo a una clientaAbenduaren 20an, EASO Politeknikoko ikasleek 2. EJE enpresen Azoka ospatu zuten ekintzailetza bultzatu nahian. Jende asko gerturatu zen eta ikasleak gustora aritu ziren saltzaile lanetan. Mila esker hurbildu zineten guztioi.

Langileentzat eta langabetuentzat ikastaroak: Izen-ematea irekia

2011-12-19

 Irekia dago EASO Politeknikoak langileentzat eta langabetuentzat eskaintzen dituen ikastaroetarako izen-ematea.

Izen-ematea web honen bitartez edo ikastetxeko idazkaritzan bertan egin daiteke. Informazio gehiago hezkuntza eskaintza atalean.

Opari jasangarriak eta arduratsuak

2011-12-16

Foto del arbol del complromiso situado en la primera planta del institutoGabonak hurbiltzen ari dira eta haiekin batera maite ditugun pertsonei opariak egiteko konpromisoak. Gabon hauetan aldaketa bat proposatu nahi dizuet: opari jasangarriak egitea.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus