ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Egurrezko etxearen eraikuntza martxan

  • 2012-02-15 |

goitik ateratako argazkian, etxea lurretik nola altxatzen ari den ikusten da."Ingurumen irizpideak erabiliz sortutako zurezko etxeak" egitasmoa abian da. Egun batzuetatik hona aurrera doa proiektu horren muntaia, gure institutuko atzealdean.

Aldi berean, egitasmo honen barruan eta era koordinatuan, egurrezko etxeak burutzen ari dira Malaga eta Pontevedrako institutuetan.

Pirinioetara irteera

2012-02-12

Ikasleak raketekin mendian oinezJoan zen astean, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra, “Naturaren inguruneko gorputz eta kirol jardueren gidaritza” erdi mailako zikloko ikasleak Pirinioetara Joan ginen (Lintzako aterpetxera), mendian neguan ibiltzeko teknikak ikasteko.

EJE enpresen feria Eibarren

2012-02-07

EASOko ikasle bat feriako postuak bisitatzenPasa den otsailaren 1ean Instalazio Elektriko eta Automatikoak (2. maila), Mekanizatua (2. maila), Arotz eta Altzari Produktuen Garapena (1. maila) eta Arreta soziosanitarioa (2. maila) taldeetako ikasleak Eibarren ospatu zen EJE enpresen ferian parte hartu zuten. Erkidegoko 26 ikastetxetako 500 bat ikasle elkartu ziren bertan. Talde bakoitzak stand bat zuen bere produktuak ezagutzera emateko eta salmentak gauzatzeko. Ikasleak gustura agertu ziren, beste zentroetako ikasleekin esperientziak konpartitzeko aukera izan baitzuten.

Zurgintza eta Altzarigintza departamentuko ikasleen bisita

2012-01-31

foto en la que se ven troncos almacenados al aire libre“Neurrira egindako arotzeriaren eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa” eta “Arotzeria eta altzarigintza” zikloetako 1. eta 2. kurtsoko ikasleak Zulaika enpresan izan dira. Enpresa honek eraikuntzarako hainbat soluzio eskaintzen ditu, hala nola, pergolak, gaineko pasabideak, zubiak, egurrezko etxeak...

Prebentzioko ikasleek eraikuntza-enpresa bat bisitatu dute

2012-01-30

foto del grupo durante la visita vistiendo los chalecos y cascos reflectantesUrtarrilaren 19an lanbide arriskuen prebentzioko zikloko 2. kurtsoko ikasleak ORSA enpresan egon ziren, bai bere egoitzan, Oiartzunen, eta bai burutzen ari diren obra batean: Hondarribiako garbigunea.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus