ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

XIX. "Donostia Hiria" Altzari-Diseinu Lehiaketarako deialdia

2019-02-18

Lehiaketaren kartela

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxo departamentuak XIX. “DONOSTIA HIRIA” Altzari-Diseinu Lehiaketarako deialdia egin du. Hau irekia dago 2016-2017, 2017-2018 edo/eta 2018-2019 ikasturteetan lanbide heziketan ari diren ikastetxe ez unibertsitarioetan matrikulatu diren ikasleei.

ehiaketari buruzko informazio gehiago web honetan zurgintza atalean.

Osasun mentala: hitzaldiak eta bizipenak

2019-02-15

ponenteen argazkia

Pasa den astean osasun mentalaren inguruan bi hitzaldi izan genituen gure ikastetxean.

Alde batetik, Sandra Raneak Suizidioaren Prebentzio Plana aurkeztu zuen, Larrialdietako Zerbitzuei zuzenduta.

Eta bestetik, AGIFES elkartearen eskutik, buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko egiten duten lan bikaina azaldu ziguten. Eskerrik asko guztioi!!!

Altzarigintza eta zurgintzako ikasleak Summa Aldapetarekin lankidetzan

2019-02-14

niños jugando en la estructura

Hirugarren urtez jarraian altzarigintza eta zurgintzako departamentuak Summa Aldapeta ikastetxearekin elkarlanean dihardu.

Goi mailako zikloko ikasleek ikastetxe horretako haur hezkuntzako ikasleen psikomotrizitatea sustatuko duen egitura bat garatu eta eraiki dute, beti ere, ergonomia eta gai ez toxikoen erabilera kontuan izanda.

Prebentzioko ikasleak eskorga jasotzaileen ikastaroan

2019-02-12

Ikasle bat eskorgarekin praktikatzen
Otsailaren 6 eta 8an EASO Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleak, eskorga jasotzaileak erabiltzeko ikastaro kreditatuan izan ziren, zentroan jasotzen duten prestakuntza osatzeko asmoz.

Ikastaroa TeknoDidaktika-k eman zuen eta irakaslea EASO Politeknikoko prebentzioko zikloko ikasle ohi bat izan zen, gaur egun lan arriskuen prebentzioan prestaketa ematen du eta baita eskorga jasotzailearen arriskuan inguruan ere. Ikasleak bi orduko prestakuntza teorikoa ikastetxean jaso ondoren, makinen alokairuko enpresa batera joan ziren eta han, sei orduz, eskorga jasotzaile ezberdinak erabiltzeko aukera izan zuten.

Balorazioa oso positiboa izan zen, izan ere, aukera izan zuten zentroan eskuragarri ez dauden makina batzuekin harreman zuzena izateko. Eta aldi berean lan ibilbiderako titulazio osagarri bat lortzeko.

ARCADE jolas-makina ikastetxeen arteko erronka

2019-02-11

ikasleak eta irakasleak garatutako altzariarekin
EASO Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza zikloko 2. mailako ikasleek, Errenderiako Don Bosco institutuko elektronika departamentuarekin elkarlanean, jolas-makina baten garapenerako lanetan dihardute. Gure ikasleei makina barne hartuko duen karkasa egitea eta ikastetxe horretako irakasleari, Xabier Urzin, entregatzea egokitu zaie, erronkarekin jarraitu ahal izan dezaten.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus