ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Lehenengo elektrolinera Donostiako ikastetxe batean

2019-09-19

ekitaldian parte hartu dutenak elektrorineraren ondoanDaukan iraunkortasun politikari eta erantzukizun sozialari jarraiki, Donostiako Amara auzoko Easo Politeknikoa lanbide heziketako ikastetxe integratuak hargune bikoitza duen birkargatzeko gunea inauguratu du. Hau ikastetxeko aparkalekuan dago eta jende guztiarentzat dago erabilgarri. Kargatzeko gune honek bat egin du Donostian dauden beste sei punturekin, guztiak Ibil enpresa instalatzaileak kudeatuak, estatuko birkargatzeko sare publikorik handiena osatuz. Ekimen honen bidez, Easo Politeknikoak mugikortasun iraunkorra lortze aldera aurrera pausoak ematen jarraitu nahi du.

Inaugurazio ekitaldi ofizialean Pilar Arana, Donostiako Udaletxeko mugikortasun zinegotzia, Ángel del Río, Easo Politeknikoko zuzendaria, Álvaro García, Ibil enpresako arduraduna, Ana Elizalde, ikastetxeko Ingurumen arduraduna eta Antonio López, ikastetxeko Zuzendari operatiboa, izan ziren.

Abian da 2019-20 ikasturtea Easo Politeknikoan

2019-09-11

Ikasturtearen aurkezpenaEaso Politeknikoak bere historian eduki duen heziketa-ziklo kopuru handienarekin hasi du ikasturtea ikastetxeko hezkuntza-komunitatearentzat.

Irailaren 9an, ikasleei eskainitako aurkezpenekin, abian jarri zen 19-20 ikasturtea Easo Politeknikoan, goiz eta arratsaldeko ordutegietan. Aurten berria dugun Erizaintzako Zaintza Osagarriak zikloa barne, erdi mailako eta goi mailako 22 heziketa-ziklotan hasi da ikasturtea, ikastetxeak inoiz izan duen espezialitate desberdin gehiagotan alegia. Hasiera honek 1.192 ikasle eta 158 irakasle deitu ditu lanbide heziketako ikasketei jarraipena ematera, gero eta eskatuagoa eta aintzatetsiagoa den prestakuntzara, hots, Euskadiko LHra.

KOMPAR lan taldeko bilera orokorra Elgoibarren

2019-06-17

partehartzaileen talde argazkia

Ekainaren 12an, Elgoibarko MEKA LHIIn, KOMPAR-a mugaz haraindiko lantaldearen osoko bilera ospatu zen. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako ikastetxeak lan egiten ari dira eremu sozialean enplegagarritasuna errazteko asmoz. Honetarako bi herrialdeetako konpetentziak aztertzen dihardute. Lan talde bakoitzak proiektu osoan burututako jarduera guztien ebaluazioa egin du.

CLAUS 2019 erakusketaren irekiera Tabakaleran

2019-05-31

Cartel de la exposición

CLAUS 2019 erakusketa ibiltaria inauguratu da. Bertan estatuko 13 arte-eskoletako ikasleen piezak aurkeztu dira, gure ardurapean Valentziako ESAD-ekin batera. Erakusketaren xedea arte aplikatuko espezialitate eder hau ezagutaraztea da.

CLAUS 2019 egunero bisitatu ahal izango da 10:00etatik 22:00etara ekainaren 16a bitarte Tabakalerako 4. solairuan, Kutxa Kultur Plazan. Easo Politeknikoko sei ikaslek parte hartzen dute erakusketan, zein bitxigintza artistikoko 70 pieza baino gehiagok osatuta dagoen.

Ziklo berria Easo Politeknikoan: Erizaintzako Zaintza Osagarriak

2019-05-21

Laneko egoera erakusten duen irudia

Datorren irailetik Erizaintzako Zaintza Osagarriak erdi mailako heziketa ziklo berria txertatuko dugu. Ziklo honekin orain artean osasungintza arloan eskaintzen ari ginen aukera anitza zabaldu egingo da.

Zikloak 1400 orduko iraupena edukiko du, honela banatuta: lehenengo urtean zati teorikoa landuko da eta 2. ikasturtearen lehenengo erdian lantokiko prestakuntza egingo da. Ibilbidea D ereduan eta arratsaldeko ordutegian hasiko dugu.

Era berean, komeni da kontuan izatea ziklo hau eginez, zure ikasketak zabaldu nahi badituzu, gure heziketa eskaintzaren barruan, 1. mailako lehentasuna edukiko zenukeela Ahoaren eta Hortzen Higienea edo Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia goi mailako zikloetara sartzeko.

Azkenik, aipatu nahi dugu une ona dela ziklo egiteko, izan ere badauzka lan irteerak bai alor pribatuan eta bai publikoan. Azken honen inguruan, uste dugu Onkologikoa Osakidetzan sartu izanak batetik eta belaunaldi aldaketek eragindako beharrek bestetik, zikloari laneratze-aukera ona eskainiko diotela. Ez itxaron gehiago eta eskatu informazioa!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus