ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Turkian E-(m)pact proiektuatrekin

2018-12-14

Partehartzaileak ikastetxe batera egindako bisitan

EASO Politeknikoak, abenduaren 11 eta 12an Izmit-en (Turkia), E-(m)pact proiektu europarraren bileren bi lan egunetan parte hartu du. Proiektu hau Errumania, Portugal, Danimarka, Holanda eta Turkiako ikastetxeekin lankidetzan garatzen ari gara.

E-(m)pact proiektuaren ardatz nagusia osasunaren zaintzaren ikaskuntzan simulazioen erabilera da. Benetako lan-egoerak simulatzen dira, ondoren egindako bideo grabazioak ikasleekin batera aztertzen dira eta ondorioak atera.

Oraingo honetan parte hartu dute EASO Politeknikoko nazioarteko proiektuen arduraduna, Osasun Larrialdiak zikloko irakasle bat eta IKT koordinatzailea. Hurrengo geltokia, Iasi (Errumania).

Nagore Duran, robotikako ikaslea, espediente akademikorik onena

2018-12-13

Nagore alorguneburua eta zuzendariarekin

Abenduaren 11n Kutxa fundazioaren Ikasketa Amaierako Sarien 42. edizioaren sari banaketa izan zen. Kutxa fundazioak unibertsitateko eta lanbide heziketako espediente hoberenak saritzen ditu eta, aurtengo edizioan, Easo Politeknikoko Nagore Duran Lecha ikaslea saritu dute.

Nagorek Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako zikloa egin du Easo Politeknikoan 2016 eta 2018 artean eta bigarren ikasturtean Dual ereduan osatu ditu ikasketak Andoaingo ThyssenKrupp enpresan.

Zorionak, Nagore, lan bikaina!

Osakidetzako errekurtsoen aurkezpen motibagarria

2018-12-10

Parte hartzaileak

Abenduaren 3an, Osasun Larrialdietako ikasleek Osakidetzak ohiko eta ezohiko larrialdietan erabiltzen dituen errekurtsoak ikusteko aukera paregabea izan zuten. Horien artean, ibilgailu espezializatuak eta kanpainako ospitale bat.

Horretaz gain, Fernando Garcia Varak, Prebentzio Antolamendu eta PGSS Oinarrizko Bizi Euskarriaren arduraduna, hitzaldi interesgarria eta motibagarria eskeini zuen, Osakidetzako larrialdietako organigrama eta errekurtsoen erabileraren inguruan.

Prebentzioko ikasleak SUESKOLAn

el grupo frente a las instalaciones de Su Eskola

Azaroaren 28an, Lanbide Arriskuen Prebentzioa zikloko 2. mailako ikasleek Ordiziako SUESKOLAn suak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa burutu zuten, su baten aurrean lehenengo esku-hartzea aurrera eramaten ikasteko.

Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan zen, benetako suaren aurrean su-itzalgailuekin eta mangerekin praktikak egin baitzituzten eta kearen eta beroaren aurrean nola jokatu ikasi baitzuten.

Simulakroen eguna larrialdietako ikasleentzat

2018-11-28

Collage de varias imágenes tomadas durante los simulacros

Pasa den astean, osasun larrialdietako ikasleek egun berezia izan zuten, egun osoan zehar han eta hemen ibili baitziren simulakro desberdinetan parte hartzen.

Goizean, Getariako Malkorbe hondartzan, Blas de Lezoko urpekaritza ikasleekin elkartu eta lau simulazio egin zituzten. Elkarlanean gogotsu ibili ziren eta esperientzia aberasgarria izan zen, beste taldeen jarduerak ezagutu eta koordinazioa lantzeko.

Xabier Lizarrondok dioenez “Nire kasua egin arte hotzez geratu nintzen baina esperientzi polita izan zen”. Euripean eta hotz handia jasan beharra izan zuten baina honen aurrean ez ziren kikildu eta gustura ibili ziren. Julen del Barco ikasleak ere hotza aipatzen du “Hotza egin arren, esperientzia polita izan zen eta oso pozik nago kasua ongi atera zitzaigulako”.

Eguna ondo amaitzeko, gauez eraso terrorista baten simulakroan hartu zuten parte biktima moduan ETS, Euskotren, Larrialdiak, SOS Deiak, Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta DYA-koekin.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus