ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Twitter

2019-2020 ikasturtearen aurkezpena

2019-07-17

Foto del mural frente a la entrada del centro

Ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 9an, astelehenean, areto nagusian (hirugarren solairuan).

Lehen eskola egunean eskuratu beharreko testuliburu, material eta babes-ekipoen berri emango da.

2019-2020 ikasturterako egutegi lektiboa.

Erdi mailako zikloak: 1. maila

9:30

  • Kirol gidaketa landa ingurunean
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta
  • Osasun larrialdiak

10:00:

  • Mekanizazioa
  • Zurgintza eta altzarigintza
  • Instalazioa eta altzari hornikuntza
  • Instalazio elektriko eta automatikoak

Goi mailako zikloak: 1. maila

10:30 

  • Haur hezkuntza
  • Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
  • Egokitze fisikoa
  • Aho eta hortz higienea
  • Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola

11:00 

  • Eraikuntza proiektuak
  • Lanbide arriskuen prebentzioa
  • Fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programatzea
  • Diseinu mekanikoa

11:30 

  • Anatomia patologikoa
  • Diseinua eta altzari hornikuntza
  • Automatizazio eta robotika industriala
  • Bitxigintza artistikoa

2. mailak

12:00tan departamentuetan.

arratsaldeko taldeak

Hirugarren solairuko areto nagusian:

17:00 Arratsaldeko 1. maila guztiak

17:30: Arratsaldeko 2. maila guztiak departamentuetan

18:00: Automatizazio eta robotika industrialeko eskaintza partziala elektrizitateko departamentuan

KOMPAR lan taldeko bilera orokorra Elgoibarren

2019-06-17

partehartzaileen talde argazkia

Ekainaren 12an, Elgoibarko MEKA LHIIn, KOMPAR-a mugaz haraindiko lantaldearen osoko bilera ospatu zen. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako ikastetxeak lan egiten ari dira eremu sozialean enplegagarritasuna errazteko asmoz. Honetarako bi herrialdeetako konpetentziak aztertzen dihardute. Lan talde bakoitzak proiektu osoan burututako jarduera guztien ebaluazioa egin du.

CLAUS 2019 erakusketaren irekiera Tabakaleran

2019-05-31

Cartel de la exposición

CLAUS 2019 erakusketa ibiltaria inauguratu da. Bertan estatuko 13 arte-eskoletako ikasleen piezak aurkeztu dira, gure ardurapean Valentziako ESAD-ekin batera. Erakusketaren xedea arte aplikatuko espezialitate eder hau ezagutaraztea da.

CLAUS 2019 egunero bisitatu ahal izango da 10:00etatik 22:00etara ekainaren 16a bitarte Tabakalerako 4. solairuan, Kutxa Kultur Plazan. Easo Politeknikoko sei ikaslek parte hartzen dute erakusketan, zein bitxigintza artistikoko 70 pieza baino gehiagok osatuta dagoen.

Ziklo berria Easo Politeknikoan: Erizaintzako Zaintza Osagarriak

2019-05-21

Laneko egoera erakusten duen irudia

Datorren irailetik Erizaintzako Zaintza Osagarriak erdi mailako heziketa ziklo berria txertatuko dugu. Ziklo honekin orain artean osasungintza arloan eskaintzen ari ginen aukera anitza zabaldu egingo da.

Zikloak 1400 orduko iraupena edukiko du, honela banatuta: lehenengo urtean zati teorikoa landuko da eta 2. ikasturtearen lehenengo erdian lantokiko prestakuntza egingo da. Ibilbidea D ereduan eta arratsaldeko ordutegian hasiko dugu.

Era berean, komeni da kontuan izatea ziklo hau eginez, zure ikasketak zabaldu nahi badituzu, gure heziketa eskaintzaren barruan, 1. mailako lehentasuna edukiko zenukeela Ahoaren eta Hortzen Higienea edo Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia goi mailako zikloetara sartzeko.

Azkenik, aipatu nahi dugu une ona dela ziklo egiteko, izan ere badauzka lan irteerak bai alor pribatuan eta bai publikoan. Azken honen inguruan, uste dugu Onkologikoa Osakidetzan sartu izanak batetik eta belaunaldi aldaketek eragindako beharrek bestetik, zikloari laneratze-aukera ona eskainiko diotela. Ez itxaron gehiago eta eskatu informazioa!

Prebentzio lehiaketa, prebentzio aste arrakastatsuan

2019-05-18

irabazleen argazkia

Automatizazioa eta Robotikako ikasleak prebentzio asteko lehiaketaren irabazleak izan dira.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus