ES | EU
Gobierno Vasco

GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOA ETA IRAKASKUNTZA

zikloaren fitxa

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Talde bat D ereduan

Irteera profesionalak

Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gorputz- eta kirol-irakaskuntza banakako zein taldeko kirolak, gizarte-animazioa testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke. Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

 

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.  
  • Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.  
  • Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea. 
  • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea. 
  • Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
  • Animazio turistikoko sailaren burua.
  • Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • Ur instalazioetan soroslea. 

 +info IVAC-EEIren webgunean.

 

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak/asteko
Talde-dinamizazioa 3
Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea 6
Animazio-turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak 3
Banakako kirol-jarduera fisikoak 7
Taldeko kirol-jarduera fisikoak 5
Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia 3
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak/asteko
Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak 7
Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea 2
Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak 8
Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak 8
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta animazioko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus