ES | EU
Gobierno Vasco

Entrenatzaile pertsonalak doan Easoko ikasleentzat

  • 2016-01-21 |

bi zapatila ikusten den baliorik gabeko irudia

Martxan jarri da ikasleentzat bideratutako Easo Ongizate zerbitzua. Kiroletako goi-mailako zikloko 2. kurtsoko ikasle sorta batek kudeatuko du proiektua eta, jada, Easoko ikasle guztiak jaso dute gonbidapena beraien helbide elektronikoan.

Zertaz doa kontu hau? Kirol-laguntza eta aholkularitza ikasleek beraien auzotik korri egiteko edo kiroldegian igerian, arraun-makinan / bizikletan … modu eraginkorrean aritzeko. Norberari entreno-plangintza zentzudun eta egokitu bat proposatu bere ezaugarri eta eskakizunen araberakoa.

Helburua: giharrak aktibatu eta gogortu, erresistentzia hobetu, bihotza mugitu, koipeak erre... hobeto sentitu osasuna-ongizatea irabaziz.

Zorte on!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus