ES | EU
Gobierno Vasco

Gorputz eta kirol ekintzak

Gorputz- eta kirol-ekintzen departamentuan jarduera fisikoetan profesionalak prestatzen ditugu, hainbat titulazio emanez: Natur ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzen gidaketan (erdi mailako zikloa, D ereduan) eta kiroldegietarako animazio-jokuak eta aisialdirako jardueretan (goi mailako zikloa, A eta D ereduetan).

Gorputz eta Kirol Ekintzetako lanbide arlo hau denboran zehar aldatuz joan da, izan ere, gure ibilbidea 1996-1997 ikasturtean hasi zen, Gorputz eta kirol-ekintzen animazioan teknikaria (3.maila) moduluarekin eta hortik aurrera, sortu diren arautegi eta titulazio desberdinetara egokituz joan gara.

Curriculuma aurrera eramateko kirol instalazioak ditugu baina ziklo batzuen izaera berezia dela-eta, irakasgai eta jarduera batzuk Easo Politeknikoko instalazioetatik kanpo egiten dira, hala nola, landa-ingurunean garatzen diren hainbat modulu: taldetan oinez, zaldiz edo bizikletaz egiten diren ibilbideen gidaketa erdi mailako zikloan; baita goi mailako ziklo batzuetan egiten direnak ere: kirol indibidualak (igeriketa, atletismoa, eskalada...) edo taldeka tresnen bidez garatzen direnak (tenisa, padela…). Jarduera hauek Donostia-Kirolak zein Fortuna K.E. elkarteek kudeatutako instalazioetan egiten dira. Beste alde batetik, lankidetza hitzarmenak ditugu beste erakunde batzurekin: Behobia-Donostia lasterketarekin, ur-jolasak antolatzen dituztenekin...

logo slideshare logo youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus