ES | EU
Gobierno Vasco

Haur hezkuntzako tailerretan izena emateko epea zabalik

  • 2017-03-17 |

tailerraren logoa

Bosgarren urtez jarraian EASO Politeknikoko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak Haur Hezkuntzako Tailerrak antolatu ditu. 2017ko apirilaren 25a eta maiatzaren 4a bitartean izango dira, 17:30etatik 20:45etara.

Ekimen hau, zein haur hezkuntzaren alorreko profesionalentzako neurrira prestatutako asmoz sortua izan baitzen, urtez urte sendotu egin da eta orain arteraino eduki duen erantzunak antolatzen jarraitzeko kemena ematen digu. Gaur egunean, jardunean dabiltzan profesionalez gain, ikasleek ere parte hartzen dute.

Departamentuak hezkuntza kidegoarentzat interesgarri izan daitezkeen gaiak eta berritasunak ekartzeko ahalegina egiten du. Aurten, adibidez, neuropsikologiaren gaiari eta aurkikuntza berriek haur hezkuntzaren arloan daukaten eraginari helduko diogu, eta baita konfiantzaren metodologiari edo haurrek paira dezaketen babesgabetasunari ere, beste batzuen artean.

30 orduko ikastaro hau Eusko Jaurlaritzak homologatua da eta joan den urtean eduki zuen harrera edukitzea espero da. Behin behineko programa hemendik deskarga dezakezu eta izena formulario honen bidez eman.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus