ES | EU
Gobierno Vasco

Haur Hezkuntzako ikasleak Hezkuntzaren Museora bisita

  • 2016-11-18 |

Bi ikasle eserita pupitre zaharretan eta irakasle ittxura egiten duena azalpenak ematen makil bat eskuan duela

Hilaren 8an, EHUren Hezkuntzaren Museoa bisitatu zuten haur hezkuntzako ikasleek. Bertan, garai bateko hezkuntza sistema, materiala eta haren historia begiz ikusteko aukera izan zuten, haren eboluzioaren konplize izanez. Horretarako hainbat euskarriz baliatu ziren. Esaterako, Frankoren garaiko gelak irudikatu zizkieten, baita ondorengoak ere, topikoak islatuz. Garaiko mahai eta aulkietan esertzeko aukera ere izan zuten.

Nabaria zen atsegin handiz azaltzen zutela euren ikerketaren emaitza, oso garrantzitsua baita gazteek hezkuntzaren ibilbidea ezagutzea, eta hori da hein handi batean euren helburua. Honek guztiak aurreko belaunaldietako haurrek hezkuntza nola bizi zuten ulertarazten lagundu zien dudarik gabe. Museoa hezkuntzaren ildotik bideratuta egoteaz gain, euskararen munduan murgiltzen du bisitaria hasieratik, euskararen garapena eta erabilera testu liburu eta idatzi ezberdinetan oinarrituz. Horren adibide, Xabiertxori eskainitako horma irudia.

Honenbestez, museo bat ikusteko beste modu bat eskaintzen du HMuseoa-k. Atzean utzi dugun historia eta gure nortasunaren adierazgarri.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus