ES | EU
Gobierno Vasco

Elizarango erabiltzaileekin itsas museora irteera

  • 2016-04-06 |

foto de los participantes en la actividad
Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonentzako Arreta zikloko lehen mailako ikasleekin, ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) programaren baitan, erronketan oinarritutako ikasketa kolaboratiboa lantzen ari gara. Testuinguru honetan, martxoaren 15ean, gure ikasleak Matia fundazioko Elizaran eguneko zentroko erabiltzaileei Donostiako itsas museora joaten lagundu zieten. Eguraldi bikaina aprobetxatuz jarduera aberatsa izan zen guztiontzat.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus