ES | EU
Gobierno Vasco

Haur Hezkuntzako ikasleak Gasteizko V Jardunaldi pedagogikoetan

  • 2013-11-25 |

foto de grupo de los profesores, alumnos y alumnas

Azaroaren 22 eta 23an, Gasteizko Udalak antolatutako jardunaldi pedagogikoetan egon ziren Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloko 1. mailako ikasle eta irakasle talde bat, Europa Biltzar jauregian. “Harreman afektiboak haurtzaroan eta nortasunaren garapenean duten eragina” izenburuko jardunaldietan, atxikimendu mota desberdinek eta emozio, sentimendu eta afektuen munduak haurraren garapenean duen garrantziaz sakontzeko aukera paregabea eduki zuten, arloko punta-puntako adituen eskutik.

Bide batez, etengabeko prestakuntzaren adibide edo testigantza zuzena dastatzeko aukera ere izan zuten, izan ere ostiral arratsalde eta larunbata goiza egunerokoan haur-eskoletan lan egiten duten profesionalekin partekatu baitzuten. Aipatzekoa da jardunaldietan jende asko geratu zela parte hartu ezinik, plaza guztiak beteta zeudelako.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus