ES | EU
Gobierno Vasco

Lehen hezkuntzako irakasleentzako formakuntza jardunaldia Lizarran

  • 2013-02-26 |

portada de Loczy, una insolita atención personal

Pasa den larunbatean, otsailak 23, EASO Politeknikoko Komunitatearentzako Zerbitzuak Departamentuko 12 irakasle Lizarrara (Nafarroa) joan ziren prestakuntza-jardunaldi batean parte hartzera.

 

Ekitaldian jende ugari egon zen eta Budapesteko Lóczy Institutuko pertsona esanguratsu batzuk ere bertan izan ziren, Eszter Mozes eta Judith Kelenen besteak beste. Jardunaldia Arieta Haur Eskolak antolatu zuen eta gaia honako hau izan zen: “ Budapesteko Loczy Institutuaren ikuspegiaren arabera Autonomia sentimendua nola sustatu eguneroko egoeretan”.

Goizeko jardunaldiaren ondoren, arratsaldean, Pikler-Lóczy-Euskal Herria Elkartea aurkeztu zen, Euskal Herriko Pikler Loczy Sarea ordezkatuko duena.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus