ES | EU
Gobierno Vasco

EASO Politeknikoa Titirijai 2012an

  • 2012-12-03 |

Foto del grupo en el triángulo de Tolosa

Azaroaren 30ean Haur Hezkuntzako ikasleak 2012ko Tolosako Nazioarteko “Titirijai” Txotxongilo Jaialdira joan ziren.

Txotxongiloen emanaldia hasi baino lehen Hirukide Haur Eskola bisitatu zuten eta zentroko arduraduna den Ane Lasak instalazio desberdinak erakutsi, nola egiten duten lan azaldu eta etorkizunerako baliagarriak izango zaizkien zenbait gomendio eman zizkien.

Ondoren, ospe handia duen Topic nazioarteko txotxongilo zentroan “Cuidado con la Marimonda" izeneko emanaldia ikusi zuten eta jarraian Museora egin zuten bisita, bertan herrialde desberdinetatik etorritako eta manipulazio teknika desberdinez osatutako txotxongilo bilduma esanguratsua ikusteko aukera izan zutelarik. 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus