ES | EU
Gobierno Vasco

Heziketa zikloak



Gizarte Zerbitzuak Departamentua 2008/2009 ikasturtean sortu zen Easo Politeknikoan. Ordutik hona Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloko bi ziklo ematen dira: Erdi mailako Mendakotasun egoeran dauden pertsonei Arreta eta Goi Mailako Haur Hezkuntza, alegia.

Beraz, bi esperientzia-arlo nabarmenduko genituzke: mendekotasuna, alde batetik, eta hezkuntza, bestetik. Biek pertsonaren bizitzaren momentu ezberdinetan eta hainbat zailtasun agertzen direnean esku-hartzea dute helburu.

Orokorrean, beraz, ikasleek ikastetxean bi ikasturte igarotzen dituzte lanbide batean trebatzen, eta jarrera profesionalak barneratzen, beti ere, irakasleek metodologia berritzaileak eta parte hartzea sustatzen dutenak erabiliz. Zenbait kasutan, 2. mailan trebakuntza ikastetxean ez ezik, lantegietan ere jasotzen da, “DUAL” izeneko programari esker.

Erasmus+ Nazioarteko programa dela eta, gure ikasleek daukaten beste aukera da atzerrian praktikak burutzea. Besteak bette, Portugal, Italia eta Alemania izan dira orain arte aukeratutakoak.

Aipatu beharra dago inguruko eta sektoreko enpresekin harremana estua dena eta elkarlana etengabea; horren adibide gure ikasleek hainbat erakundetan gauzatzen dituzten jarduerak dira: txotxongilo emanaldiak haur eskoletan, eguneko zentroko erabiltzaileentzat txangoak, irteerak eta jarduerak... Aldi berean, erakunde horietatik adituak etortzen zaizkigu irakasle zein ikasleen trebakuntza berritzeko eta osatzeko.

Enpresekin ere elkarlana gauzatzen da ikasleen laneratzeko garaian, izan ere, lanpostu bat bete beharra daukatenean guregana jotzen baitute.

Ikasleekin dugun lotura ez da hemen bukatzen, urtero Haur Hezkuntzako tailerrak antolatzen baititugu; bi astetan zehar haur hezkuntzako esperientzia berriak partekatzen ditugu ikasle ohiekin.

icono flickr

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus