ES | EU
Gobierno Vasco

MEKANIZAZIO TEKNIKARIA

zikloaren fitxa deskarga

Goizez D ereduan eta arratsaldez A ereduan.

Goizeko ordutegia: 8:00 - 14:30

Arratsaldeko ordutegia: 15:00 - 21:30

Gaitasun orokorra

Txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen babeseko zehaztapenak beteta.

Ikasketa Plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Mekanizazio-prozesuak 5
Metrologia eta entseguak 4
Interpretazio grafikoa 4
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa 11
Sistema automatizatuak 5
Ingeles teknikoa 1

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Zenbaki kontrol bidezko mekanizazioa 12
Urradura, elektroerosio, ebaketa eta konformazio bidezko fabrizazioa 10
Lan-prestakuntza eta orientabidea 5
Enpresa eta ekintzailetasuna 3
Lantokiko prestakuntza 380 (urtean guztira)

Lanbide-ingurunea

Irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus