ES | EU
Gobierno Vasco

AHOAREN ETA HORTZEN HIGIENEA

Zikloaren fitxa

D eredua goizez 8:00tatik 14:30era eta A eredua arratsaldez 15:00etatik 21:30era

Gaitasun orokorra

Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea, prebentziorako eta laguntzarako jarduerak programatuz eta gauzatuz, aho-hortzen arloko taldeko kide den heinean; horretarako, pertsonaren aho eta hortzen osasun- edo gaixotasun-maila aztertu, detektatu eta erregistratuko da eta, kalitate, segurtasun eta baliabide egokien irizpidea kontuan hartuta, bere lana antolatu eta programatuko da, betiere dagokionaren ikuskapenarekin

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Epidemiologia aho-osasunean 4
Aho-barrunbearen azterketa 5
Aho-barrunbearen miaketa 4
Fisiopatologia orokorra 5
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3
Aho-hortzetako interbentzioa 5
Harrera eta logistika hortz-klinikan 4

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta inplanteak 8
Aho-osasunerako hezkuntza 7
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Ingeles teknikoa 2
Lehen laguntzak 3
Protesiak eta ortodontzia 7
Ahoaren eta hortzen higieneko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera Profesionalak

  • Aho-hortzetako higieneko goi-mailako teknikaria 
  • Hortzetako higieneko teknikari espezialista 
  • Aho-hortzen higienista 
  • Aho-hortzetako osasunaren hezitzaile

Informazio gehiago

  • 2000 orduko zikloa
  • 1. ikasturtea ikastetxean
  • 2. ikasturtean iraletik otsailera ikastetxean.
  • Lantokiko prestakuntza: martxotik ekainera. Atzerrrian edo dual eran lantokiko prestakuntza egiteko aukera.

 

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus