ES | EU
Gobierno Vasco

FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA

zikloaren fitxa deskarga

Talde bat D ereduan goizez 8:00tatik 14:30era.

Gaitasun orokorra

Aurreproiektu bat abiapuntu izanik eta ezarritako arauen arabera, fabrikazio mekanikoko proiektuak garatzea, seriean edo unitarioak, fabrikazioaren bideragarritasuna bermatuz eta definitutako produktuaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatuz.

Ikasketa Plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Irudikapen grafikoa fabrikazio mekanikoan 6
Produktu mekanikoen diseinua 9
Fabrikazioaren automatizazioa 6
Fabrikazio mekanikoko teknikak 6
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 3

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Xafla prozesatzeko eta estanpaziorako tresnerien diseinua 12
Galdaketarako molde eta modeloen diseinua 6
Polimero produktuentzat moldeen diseinua 7
Produktu mekanikoan diseinu proiektua 50 (urtean guztira)
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekintzailetasuna 3
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera Profesionalak

Irudi profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreko garraio materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus