ES | EU
Gobierno Vasco

BITXIGINTZA ARTISTIKOA

zikloaren fitxa

A eredua goizez 8:00tatik 14:30era

Sarrerako berariazko proba (2015eko otsailaren 4ko erabakia)

Helburu orokorrak

Heziketa ziklo honen helburua bitxigintza-objektuen proiekzio artistikoan trebeak izango diren espezialistak prestatzea da. Jasoko duten formakuntza tekniko-artistikoa izango da eta honako gaitasun hauek eskuratuko dituzte:

  • Bitxigintzako piezak sortzea eta fabrikatzea, nork bere diseinuetan oinarrituta edo besteen kontzeptuak eta ideiak interpretatuz. 
  • Bitxigintza artistikoa gauzatzeko beharrezkoak diren prozesuak aztertu eta garatu. 
  • Arlo honetan erabiltzen diren teknika eta estiloak ezagutu eta erabili. Proiektuaren bozetoak burutu.  
  • Tailerrean planoak marraztu (fabrikazioa)  
  • CAD eta CAM-en erabilpenean (3Dko diseinua eta inprimaketa) ezagupenak eskuratu 
  • Piezak fabrikatzean material berrien erabilpena aztertu. 
  • Produktuak merkatuan izan dezakeen bideragarritasuna eta merkatuko arauak aztertu.

Sarbide baldintzak

Sarbide zuzena:

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluarekin, bitxigintza artistikoarekin zerikusia duen lanbide arlo batekoa. 
  • Batxilergo artistikoko tituluarekin. 
  • Arte Ederrak, Arkitektura edo Ingeniaritza Tekniko Industrialeko lizentziaturekin.

Aipatutako titulazioak izan ezean, beharrezkoa izango da batxillergoko titulua edo baliokidea izatea gehi sarbide proba gainditzea.

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Bitxigintzaren historia 2
Marrazketa artistikoa eta kolorea 3
Modelatua eta maketazioa 2
Marrazketa teknikoa 2
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea 2
Materialak eta teknologia 2
Bitxigintzako proiektuak 6
Bitxigintzako tailerra 7
Ordenagailu Bidezko Marrazketa 2

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Bitxigintzaren historia 1
Modelatua eta maketazioa 2
Materialak eta teknologia 2
Ikus-entzunezkoak 2
Bitxigintzako proiektuak 11
Bitxigintzako tailerra 6
Ordenagailu Bidezko Marrazketa 1
EJE 2

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus