ES | EU
Gobierno Vasco

Eraikuntza eta obra zibilak Irizar S.Coop. bisitatu du

  • 2016-11-09 |

taldea azalpenak ematen diren artea

Joan den irailaren 29an, Donostiako Easo Politeknikoko eraikuntza eta obra zibileko departamentuko irakasle eta ikasleak Irizar S.Coop. Adunan (Gipuzkoa) eraikitzen ari den instalakuntza berriak bisitatzen izan ziren.

Dagokion NBEekin ekipatu, dauden arriskuen berri eta kontuan izan beharreko prebentzio neurrien berri jaso ondoren, pabiloi berrirako bisita hasitzat jo zen. Hau honakook eskutik burutu zen: sustatzaileen ordezkariak (Irizar S.Coop.), proiektugileak (LKS) eta eraikitzen ari diren orubeko lanekin zerikusia duten hainbat azpikontrata (Prosistemas, Gikesa, Saiotegi, Hormigones Zumarraga, Mapei, Sika, eta abar).

Bisita Txema Oteroren (Irizar S.Coop.eko proiektu berrien arduraduna eta bisitaren sustatzailea) aurkezpen labur batekin hasi zen. Honek ibilgailu-industriaren merkatuaren egungo egoera azaldu zuen. Ondoren, Irizaren proiektu berria aurkeztu zuen eta Irizar marka berrikuntzaren aitzindaritzan kokatzekotan egiten ari diren inbertsioa azaldu zuen. Horretarako, produktu-gama berritzen eta zabaltzen ari dira, eraginkortasuna eta lehiakortasuna handitzeko, aberastasuna eta lana sortzearren.

Behin pabiloiaren barruan, lanen egoera ikusi ahal izan genuen, non egitura metalikoaren, estalkiaren eta itxituren bukaera argi antzematen den. Bisita egunean zolata berria egiten ari ziren. Prosistemas-ek proiektatu eta egin duen lurzoruaren ezaugarria da munduko zoladurarik lauena izatea. Horrela egiaztatu genuen bizitegi- eraikuntza ez den batean, hau ondo proiektatu eta eginez gero, ekoizpen industrialaren eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobe daitezkeen, eta Euskadi kalitatezko produktuen fabrikazioan lehen postuetan kokatu.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus