ES | EU
Gobierno Vasco

Eraikuntza eta Obra Zibileko alorgunea

EASO Politeknikoko eraikuntza eta obra zibila departamentuak 1998. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa goi mailako LOGSE zikloarekin eta honi jarraipena emanez, 2011. urtetik aurrera, Eraikuntza Proiektuak goi mailako LOE zikloarekin.

Gure helburua eraikuntza sektoreak dituen beharrei erantzun egokia ematea da, batez ere eraikin adimenduen arloan eta eta eraikinen birgaitzean material berriekin.

Halaber, modu esperimentalean Obra zibileko Proiektuak zikloa eskaintzen dugu, Eraikuntza Proiektuak goi mailako titulua duten zentroko ikasleentzat; horrela, hiru urteko prestakuntza-aldian bi titulu osagarri lor ditzakete.

Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa goi mailako teknikari titulua izan eta ezagupenak eguneratu eta Eraikuntza Proiektuak zikloan goi mailako teknikari titulua lortu nahi duten ikasleei ere titulu hori urte batean lortzeko aukera ematen zaie.

icono flickr youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus