ES | EU
Gobierno Vasco

Elektrizitate eta elektronikako departamentua

Dos alumnos trabajando con lor robots

imagen durante práctica

Gure hezkuntza eskaintza Elektrizitate-elektronika lanbide-arloko espezializazio eremuan kokatzen da.

Goi-mailako zikloan Automatizazio industrial, Erregulazio eta kontrol automatiko, Robotika, Elektronika eta Komunikazio industrialeko sareekin zerikusia duten gaiak lantzen dira.

Erdi-mailakoan, aldiz, etxebizitza eta eraikinetako instalazio elektrikoekin zerikusia dutenak ikasten dira. Gure ikasleak honako gai hauetan trebatzen dira: Argizketa, telekomunikazioak, segurtasuna, domotika eta industria edo enpresa txikiko sistema automatizatuak.

Ikastetxean eskaintzen dugun hezkuntza-eskaintza eleanitza ere izan daiteke, izan ere, goi-mailako zikloan euskarazko edo gaztelerazko hizkuntza-ereduen artean aukeratu daiteke eta baita ere ingelesez egin daitezke hainbat modulu.

Halaber, nabarmendu behar da Lantokiko Prestakuntza sustatzen ari garela gure ikasleak beste hizkuntzetan ere trebatu daitezen. Badira urte batzuk gure ikasleek Europako hainbat herrialdetan praktikak egiteko aukera dutela, Erasmus+ programaren bidez.

Era berean, Heziketa Dualean ikasteko aukera ere badago: sistema honetan ikastetxean jasotako prestakuntza enpresan egiten duten lan-jarduerarekin osatzen dute.

Ziklo bietan tentsio baxuko instalatzaile baimena lortzeko kualifikazio akademikoa eskura dezakete ikasleek (Instalatzaile karneta).

Departamentua berrikuntza teknologiko eta metodologikoak bultzatzeko hainbat egitasmotan parte hartzen ari da. Horietako batek robot industrialetan ikusmen artifizialeko sistemak ezartzearekin du zerikusia. Gurea erreferentziako ikastetxea da gai horretan eta harreman estua daukagu sektoreko beste enpresekin. Ikastetxean teknologia hauek lantzeko gela espezifiko bat daukagu.

Era berean, departamentuak ikasketa kooperatiboko talde bat dinamizatzen du, PBL egitasmoetan oinarrituta, helburua 2015-16 ikasturterako erdi-mailako zikloaren 2.kurtsoan ezartzea delarik.

Departamentuak, azkenik, lan-poltsa bat kudeatzen du, heziketa zikloa bukatu ondoren ikasleen kontratazioak ahalbidetzeko.

logo slideshare youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus