ES | EU
Gobierno Vasco

Laneko arriskuen prebentzioko politika orokorra

CIFP Easo Politeknikoa LHIIk helburutzat dauka egunez egun eraginkorragoak izatea, zerbitzurik hoberenak eskaintzea eta gure alde interesatuen asebetetze mailarik altuenak lortzea.

Oinarrizko eta funtsezko baldintza da helburu hori egunero ikastetxera etortzen diren pertsonen segurtasun eta osasun baldintzarik hoberenetan lortzea.

Zuzendaritzak bere egiten du, Hezkuntza Sailak garatutako Lan-Arriskuen Prebentzioko Politikaren baitan, Lan-Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa-Sistema Integratua ezartzeko eta lideratzeko konpromisoa. Sistema honek enpresaren kudeaketa-sistemetan lan-arriskuen prebentzioa sartuko du, zeinen funtsezko helburua lan-istripuen eta gaixotasunen arriskua murriztea edo ezabatzea izango baita eta, horrekin, pertsonengan lesioak eta haiek eragiten dituzten kalte materialak gutxitzea.

Sistema honek CIFP Easo Politeknikoa LHIIn, lan-segurtasun eta osasun arloari dagokionean, ezarri beharreko legedia betetzen dela bermatuko du.

Gainera, lan baldintzetan eta bizi-kalitatean etengabeko hobekuntzaren praktika eta etika txertatuko ditu. Eta, aldi berean, emandako zerbitzuak hobetuko ditu.

Horretarako, zuzendaritza-taldearen lidergoaz gain, nahitaezkoa da ikastetxeko alorburuek, prebentzio kolaboratzaileak, prebentzioko berariazko arduradunek, mantentze-lanen arduradunak eta mantentze-lanen berariazko arduradunek arriskuen prebentzioa beste eginkizun bat bezala hartzea, agindutako beste eginkizun guztiak bezala. Hori guztia laneko arriskuen prebentzioaren benetako kultura sustatzeko helburuarekin, non prebentzio aroko eginbeharrak egiaz eta eraginkortasunez betetzen direla ziurtatuko den.

Era berean, prebentzioa burutu nahi den Sistema Integratuaren barruan CIFP Easo Politeknikoa LHIIko hezkuntza-kidegoa osatzen dugun bakoitzaren erantzukizuna da. Sistema ezartzen eta garatzen edukiko dugun parte-hartzeak ondorio onuragarriak izango ditu lan seguruagoa eta eraginkorragoa eskuratzerakoan. Horrekin, gainera, ezbehar-kopurua txikiagotzea lortuko dugu eta lanean bizi-kalitate hobea, kohesio handiagoa, eta aldi berean, lehiakortasun handiagoa ere bai.

Ildo hauek Lan-Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa-Sistema Integratuaren garapenaren eta ezarpenaren bidez hedatzen dira. Halaber, urteko planen bitartez zabaltzen da, helburuen adierazpenaren bidez eta hauek betez.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus