ES | EU
Gobierno Vasco

Ingurumen kudeaketa

Easo Politeknikoan ISO 14001 arautegian oinarritutako Ingurumen-Kudeaketa Sistema ezarrita daukagu. Beraz, gure jardueraren ondorio gisa, ingurumen Politika bat daukagu, lege-eskakizunak betetzen ditugu, erregistratuta gaude hala hondakin Ez arriskutsuen ekoizle gisa eta nola arriskutsuena ere eta kontsumoaren datuak neurtu egiten ditugu, gure eguneroko lanak eragiten duen ingurumen-inpaktua arintzearren.

Hondakinak

Hiriko hondakinetarako edukiontziak

  • Edukiontzi urdinetan: papera eta kartoia (egoki tolestua) 
  • Edukiontzi horietan: plastikozko ontziak, tetrabrikak, aluminioa 
  • Edukiontzi berdeetan: beirazko ontziak 
  • Edukiontzi marroietan: hondakin organikoak 
  • Atezaintzan: tonerra eta inprimagailu-kartutxoak, pilak, CDak, DVDak, bideoak

Hondakin Arriskutsuak

Hondakin guztiak bereizita biltegiratzen dira bidoietan. Hauek aurrez dagokion izena, kodea eta arriskugarritasun-piktograma duten etiketez hornitzen dira. Patioan bada biltegi bat non dagokion kudeatzaileak jaso bitartean gorde daitezkeen.

  • Segurtasun eta Ingurumena, Prebentzioa eta  Anatomia Patologikoa departamentuak: kutsatutako beira, material xurgatzaile kutsatuak, kutsatutako ontziak eta produktu kimikoen eta disoluzio kimikoen hondakinak.
  • Kimikako laborategia: kutxatutako beira edo produktu kimikoen hondarrak dituzten ontziak;  metal astunak dituzten produktu inorganikoen edukiontzia; organiko kloratu zein ez-kloratu eta Cromo 6+-erako edukiontzia.
  • Zurgintza departamentua: zura (patioko edukiontzia), toberako txirbila, zurako lixa, textilak eta paper kolatuak, akaberako lixak eta altzairudun artilea, disolbatzaile-poteak tindu eta berniz-hondakinak (solidotuak).
  • Elektrizitate-Elektonika departamentua: baliorik gabeko mekanismo elektrikoak (releak, disjuntoreak, transformadoreak), kableak, txatarra, fluoreszenteak.
  • Mekanikako departamentua: olio eta taladrina hondakinak, txatarra eta txirbila, silize hautsa (bitxigintza), koipez inpregnatutako papera.
  • Osasungintza departamentua: hondakin sanitarioak, glutaraldehidoa (desinfektatzailea).

Kimika laborategian hondakin arriskutsuak biltegiratzen diren txokoa Mekanika tailerrean hondakin arriskutsuak biltegiratzen diren txokoa Osasungintzan hondakin arriskutsuak biltegiratzen diren txokoa Elektrizitate-Elektronikan hondakinak biltegiratzen diren txokoa

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus