ES | EU
Gobierno Vasco

Historia

EASO Politeknikoak badarama 125 urte mekanika, zurgintza eta altzarigintza eta elektrizitatea bezalako espezialitateak ematen.

1880. urtean, hainbat herritarren eskaerari erantzunez eta Nicolás de Bustinduy jaunaren proposamen zehatzaren ondoren, Donostiako Arte eta Lanbide Eskola sortu zen, hiriko udalaren ekimena izan zelarik. Garibai kaleko Institutu Probintzialaren ondoan kokatu zen, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxako bulego zentralak dauden eraikinean.

Institutuaren egoitza hainbat aldiz aldatu da; 1909. urtean Garibai kaletik Postako eraikinera, eta 1956. urtean gaur egungo Amarako egoitzara.

Gaur egun Institutua, bere historia eta tradizioa ahaztu gabe, asko aldatu da, hezkuntza eskaintza zabaldu da eta Heziketa Zikloetako ikasketak ezarri dira, hainbat Lanbide Familiatan, hala nola: Elektrizitatea-elektronika, Zurgintza eta Altzarigintza, Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazio mekanikoa,  Kimika , Produkzioaren Zerbitzu eta Mantenimendua,   Gizarte eta Kultur zerbitzuak, Osasungintza eta Gorputz eta kirol ekintzak, Lanbide Heziketa iraunkorra, eskaintza partziala, heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza orokorra eta baita ere planifikatzen ari gara Lanerako Prestakuntza (okupazionala). Baina honetaz aparte oinarrizkoa den zerbait lantzen ari gara: berrikuntza. Egiteko, kudeatzeko, ulertzeko, aplikatzeko…era berriak bilatzen ari gara, kudeaketa taldeak hobetuz, estrategia-taldeen bidez arazoak aurreikusiz, hobekuntza- eta laguntza-taldeak sortuz, beti ere komunikazio- eta ezagupen-sare aurreratu baten barnean lana eginez.

Institutu honek, hainbat hamarkadetan, 18000 ikasle baino gehiago prestatu ditu, etengabeko pedagogia-berrikuntzak  eta aldian-aldiko teknologiarik aurreratuenak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus