ES | EU
Gobierno Vasco

Albisteak

Simulakroen eguna larrialdietako ikasleentzat

2018-11-28

Collage de varias imágenes tomadas durante los simulacros

Pasa den astean, osasun larrialdietako ikasleek egun berezia izan zuten, egun osoan zehar han eta hemen ibili baitziren simulakro desberdinetan parte hartzen.

Goizean, Getariako Malkorbe hondartzan, Blas de Lezoko urpekaritza ikasleekin elkartu eta lau simulazio egin zituzten. Elkarlanean gogotsu ibili ziren eta esperientzia aberasgarria izan zen, beste taldeen jarduerak ezagutu eta koordinazioa lantzeko.

Xabier Lizarrondok dioenez “Nire kasua egin arte hotzez geratu nintzen baina esperientzi polita izan zen”. Euripean eta hotz handia jasan beharra izan zuten baina honen aurrean ez ziren kikildu eta gustura ibili ziren. Julen del Barco ikasleak ere hotza aipatzen du “Hotza egin arren, esperientzia polita izan zen eta oso pozik nago kasua ongi atera zitzaigulako”.

Eguna ondo amaitzeko, gauez eraso terrorista baten simulakroan hartu zuten parte biktima moduan ETS, Euskotren, Larrialdiak, SOS Deiak, Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta DYA-koekin.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus