ES | EU
Gobierno Vasco

Albisteak

Eibarreko Ikasenpresa Azoka 18/19

2019-02-18

Unzaga plazaren argazkia montaje guztiarekin

Aurten ere Easo Politeknikoko ziklo ezberdinetako 2. mailako ikasleak Eibarren burutu den Ikasenpresa azokara bertaratu dira. “Esku bat ekin”, “Kortxart”, “Jupiter”, “3electrokings”, “SSA-Electrics”, “Goratinsi”, “Irrikit”, “You&Lesti”, “Maoly”, “Lapizeta”, “Masebi”, “Ecodream” eta “Wood Working” izan dira aurten bertaratu diren ikasenpresak eta kortxoz egindako koadroak, egurrezko arkatzontziak, etxe ekologikoen diseinuak, bitxiak, edariak banatzeko makina elektrikoak eta aho eta hortz higienearekin zerikusia duten produktuak eskaini dira, besteak beste.

Azpimarratzekoa ikasleen inplikazioa eta lan bikaina. Ikasturtea borobiltzeko jarduera paregabea!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus