ES | EU
Gobierno Vasco

EASO Politeknikoak Eskola jasangarria ziurtagiria jaso du

  • 2010-12-13 |

Eskola Agenda 21 ingurumen-heziketa proiektuan egindako lana hartzen du aintzat ziurtagiri horrek.
Donostiako EASO Politeknikoak Eskola jasangarria ziurtagiria jaso zuen abenduaren 13an, Lakuan egindako ekitaldian. Ziurtagiri horrek aintzat hartzen du ikastetxeek Eskola Agenda 21 ingurumen-heziketa proiektuan egindako lana.

Hain zuzen ere, aurreko ikasturte bukaeran erabaki zuen Batzorde ebaluatzaileak ematea ziurtagiri hori EASOri, Agenda 21 programaren autoebaluazioaren galdetegia aztertu eta gero eta ikastetxera bisita egin ondoren. Izan ere, planifikaziorako antolaketa, hezkuntza komunitatearekiko komunikazioa, ikasleen parte-hartzea eta curriculumaren txertaketa aztertu ondoren, ikusi zuten Eskolako Agenda 21 proiektuak erakusten zuela ikastetxeko garapen iraunkorrerako hezkuntzaren kalitatea.

Eskola Agenda 21 programaren helburu nagusia ikastetxeetan ingurumen hezkuntzarekiko berrikuntza sustatzea da eta hori lortzeko, ikerkuntza proiektuak eta beste hainbat ekintza bultzatzen ditugu EASOn. Beste helburuetariko bat ingurumenaren egoeraren arazoak ezagutzea, kontzientzia hartzea eta ardura suspertzea da.

Ziurtagiri horrek EASO Politeknikoa ingurumenarekin zinez konprometitua dagoela bermatzen du.

 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus