ES | EU
Gobierno Vasco

Uliako ibilaldia ingurumen hezkuntzako ikasleekin

  • 2019-09-24 |

Ikasleak txangoan oharrak hartzenIngurumen hezkuntzako ikasleak Ulian ibilaldi bat izan zuten bigarren mailakoek antolatuta. Irteera irailaren 13an burutu zen, bi klaseak elkar ezagutzeko eta antolatzaileek bisita gidatuetan esperientzia hartzeko helburu nagusiekin.

Horretarako Saguesen hasi eta San Pedron bukatzen zen ibilaldi bat antolatu zuten, Ulia mendiaren naturgunean zehar. Bertan hainbat azalpen eta dinamika egin ziren, gure helburuak betetzen lagundu zutenak. Irteera arazorik gabe bete zen eta lehenengo mailakoek Uliako ondareari buruzko gauza berriak ikasteaz gain, bigarren mailako ikasleekin harreman polit bat sortu zuten elkar ezagutuz.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus