ES | EU
Gobierno Vasco

Ekintzailearen eguna Easo Politeknikoan

  • 2019-05-16 |

ekitaldiaren argazkia eskolako aretoan

Aukera izan dugu hainbat ekintzaleen esperientzia eta ibilbidea zuzenean ezagutzeko.

Maiatzak 9 eta 13 bitartean, pertsona ekintzailearen perfila aztertzeko aukera izan dugu. Ekintzailetza bokaziozkoa da, gero eta gehiago. Urtez urte gora egiten du espiritu ekintzailea askatu nahi duten eta beren negozioa eratzeko aukera aztertzen duten pertsonen kopuruak.

Baina, ekiten hasi aurretik, edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori garatu aurretik, oinarrizko pauso batzuk eman behar dituzu: prestakuntza, talde on bat aukeratzea, konfiantza, baliabideak aurkitzea eta sektoreko erreferenteak identifikatzea.

Enpresa txiki baten bidez autoenpleguaren munduan hasi nahi baduzu, enpresa hori nola sortu jakin behar duzu. Horretarako, aukerak ezagutzeko eta ideiak proiektu bideragarri bihurtzeko gaitasuna izan behar duzu. Buruan negozio-ideia bat duten pertsona askok ez dute hori abian jartzeko beharrezko ezagutzarik. Etapa horretan, plangintza- eta azterketa-gaitasunak oso garrantzitsuak dira. Behin zure negozio berria abian jartzea erabakita, behar bezala gestionatu behar da egunero. Horretarako komunikazio eta negoziazio gaitasunak, administrazio gaitasunak, lidergo eta talde lanerako gaitasunak, arriskuak ebaluatzeko eta zeure gain hartzeko gaitasuna eta, nola ez, gaur egun ezinbestekoa den gaitasun digitalak izatea ezinbestekoa da.

Guzti hau aztertu eta entzuteko aukera izan dugu parte hartu duten ekintzaileei esker: Iker Izulain (estrategia eta berrikuntza ahokularia), Mercedez Vila (Bio.Tech.Foods., haragi etikoa) eta Iñigo Alday (Gik Live, ardo urdina). Ikaragarria izan duten esperientzia eta ibilbidea. Asko gozatu dugu beraien ekarpenekin.

Eskerrik asko!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus