ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzioaren astea hasi da

  • 2019-04-29 |

Programaren posterra

Apirilaren 28an Easo Politeknikoak, eta bereziki prebentzioko ikasleek eta irakasleek, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horregatik, egun horren inguruan egitarau oparoa antolatu dugu, EASO Politeknikoko prebentzio kultura zabaltzeko asmoz:

-Apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 2an Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek antolatuta, zentzumenen gela martxan jarriko da, bertan EASO-ko ziklo ezberdinetako ikasleek lan istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioak bizitu ahal izango dituztelarik. 

-Aste honetan, EASO Politeknikoko prebentzio ezagutzen 2. lehiaketa ospatuko da. Ia ze gela gailentzen den! 

-Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek komiki edo marrazki lehiaketa ere antolatu dute. Animatu parte hartzera. 

-Aurten lantoki osasuntsuak izatea ere prebentzioa delako, Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek langileen osasuna bultzatzeko jarduera batzuk prestatu dituzte. Kirola: ZUMBA saio bat izango da Egokitzapen Fisikoa zikloko ikasleek zuzenduta, EASO Politeknikoko langile eta ikasle guztientzat maiatzaren 2an 10:30etik 12:30era. Elikadura: maiatzaren 2an kanpaina bat jarriko da martxan “Gosari osasuntsua” lemapean; eta osasun mentalerako erlaxazio saioak egingo dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an goizeko 8retan.

-Maiatzaren 6an, FTSIren ADI programaren baitan. Mobbing edo laneko jazarpen psikologikoa eta arrisku elektrikoen tailerra izango dira, Antonio González, UGTko psikologia gabineteko abokatua eta Roberto González istripu elektrikoa sufritutako boluntarioaren eskutik. 

-Maiatzaren 7an berriz Amiantoari eta prebentzioaren gestioari buruzko tailerra, Felix Casado Mesotelioma gaixoaren eta Oscar Lópezen (Gamesa enpresako prebentzio arduraduna) eskutik.  

-Gainera aste honetan Mutualiak utziriko argazki erakusketa eta beste zenbait informazio izango da EASO Politeknikoan erakusgai.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus