ES | EU
Gobierno Vasco

EASOko NodoBIO-ko kideak Norvegiako ikastetxeak ezagutzen

  • 2019-04-11 |

talde argazkia

Erasmus+ programaren barruan, Aloña Iturzaeta eta Koro Alkiza, Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia heziketa zikloko irakasleak, eta Berrikuntza Zuzendaria den Maite Lizartza, Norvegian izan dira martxoaren 31tik apirilaren 6ra bitartean.

Tknikak antolatutako lan bidaia honetan, NodoBioko kideek Bergen, Ulefoss eta Oslo hiriak bisitatu dituzte. Bertan, Arstad videregaende skole (Bergen), Ullern Upper Secondary School (Oslo) eta Nome (Ulefoss) heziketa zentroak ezagutzeko aukera izan dute. Irakasleekin izaniko bileretan hainbat gai landu dituzte: Norvegiako hezkuntza antolaketa, ikasleen profilera nola egokitu ikasketak eta arloko enpresekin etengabeko harremana mantentzearen garrantzia ikasketa errealagoa izateko, besteak beste.

Oslo Cancer Cluster-ean eta Oslo Hospital University-n bertako startup-ak, laborategiak eta linfomen inguruan egiten ari diren lehenengo mailako ikerketen zehaztasunak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bidaiari amaiera emateko, Norvegiako elikagaien inguruan ikerkuntzako enpresa handienetarikoa den Nofiman, lan bilera izan zuten.

Profesional guztien harrera paregabea izan da. Lan bidai honekin hasi berria den harreman hau gurelanbide heziketarako etorkizunean oso aberasgarria izatea espero da.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus