ES | EU
Gobierno Vasco

Prestakuntza birtuala prebentzioko ikasleentzat

  • 2019-04-01 |

Ikasle bat errealitate birtualeko betaurrekoak jarrita

Martxoaren 27an EASO Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleek prebentziorako sentsibilizazio birtualeko ikastaro kreditatua jaso zuten.

Ikastaroa Europreven-ek eman zuen, Landuz enpresak sorturiko softwarea erabiliz; gainera irakaslea EASO Politeknikoko prebentzioko zikloko ikasle ohi bat izan zen, praktiketan dagoen beste ikasle batek lagunduta. Gaur egun lan arriskuen prebentzioan prestaketa birtualak ematen ditu. Ikasleak 6 orduz ibili ziren egoera birtual ezberdinetan arriskuak ekiditen, 2000m2-ko enpresa batean, makinak manipulatzen, erakinen gainean altuerako lanak egiten, edo eskorga jasotzaile birtualak gidatzen. Eta istripu ugari bizitu zituzten arren, ez da heriotzarik edo elbarririk suertatu, formazio birtualaren abantailak.

Balorazioa oso positiboa izan zen, izan ere, aukera izan zuten zentroan eskuragarri ez dauden makina batzuekin harreman zuzena izateko. Eta aldi berean beren lanbidea izan daitekeen lanpostu bat ikusteko.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus