ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzioko ikasleak APAren laborategian

  • 2019-03-26 |

irakasleak eta ikasleen argazkia bertan

Martxoaren 22an Easo Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko ikasleek APAren Industri Higieneko Laborategia bisitatu zuten Ibaetan. Bertan, laborategiko langileek enpresetan laneko osasuna babesteko burutzen duten lana ezagutu zuten kutsatzaile kimikoei dagokienean. Amiantozko zuntzak zenbatzeko mikroskopioetan begiratu ahal izan zuten, enpresetan aurkitzen den hautsa neurtzeko erabiltzen diren lagingailuak eta balantzak ikusi zituzten, baita gasen eta lurrunen analisia egiteko erabiltzen diren kromatografoak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu APAko laborategiko langileei haien harrera onagatik.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus