ES | EU
Gobierno Vasco

Ate irekien jardunaldia EASO Politeknikoan maiatzaren 22an

  • 2018-05-14 |

Institutuaren fatxadaren irudia

Maiatzaren 22an ate irekien jardunaldia egingo dugu Easo Politeknikoan arratsaldeko 15:15 eta 18:30 artean.

Jardunaldia 3. solairuko areto nagusian egingo diren aurkezpen orokorrekin hasiko da. Hiru saiotan banatuko da: 15:15, 16:00 eta 17:00etan.

Ondoren, bakoitzak ezagutu nahi dituen zikloen arabera, departamentuek egingo dituzten aurkezpen espezifikoetara bideratuko da jendea.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus