ES | EU
Gobierno Vasco

Bitxigintza Artistikoa bisitan LogroƱoko Avanzare-n

  • 2018-03-21 |

bisitariak enpresaren aurrean
Joan den otsailaren 22an Bitxigintza Artistikoa zikloko ikasleek Logroñora joan etorria egin zuten Avanzare Innovación Tecnológica enpresa bisitatu eta grafenozko erretxina eroankorren arloan lankidetzarako aukerak arakatzeko.

Avazare enpresak, zein erabilera berezietarako gehigarri konplexuen garapen, ekoizpen eta komertzializazioan espezializatua dagoen, konpromisoa hartu zuen 3D inprimagailuan erabiltzen den erretxinak duen grafenoaren beharrak aztertzeko. Helburua osagai hau eroale eta egoki bilakatu ahal izatea, ondorengo elektrolito bidezko zilar-bainurako.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus