ES | EU
Gobierno Vasco

Larrialdietako ikasleek osasun materiala Greziara

  • 2018-03-05 |

parte hartu duten ikasleen taldea

Easo Politeknikoko Osasun Larrialdiak zikloko bigarren mailako ikasleek desfibriladore bat eta osasun materiala bidali dute Atenas hiriaren erdialdean dagoen Eleonas errefuxiatu kanpamendura.

Ikasenpresa proiektuaren barruan, LagunTES enpresa sortu eta pultserak salduz desfibriladorea lortu dute. Material sanitarioa lortzeko, aldiz, boletoak saldu eta kontzertu solidario bat antolatu zuten abenduan DOKAn, Reitx, Yo soy ciervo, Rock Kam Broom eta Lauroba taldeekin. Honez gain, DHL-ek dohainik bidali du materiala Eleonas kanpamendura. Mila esker proiektu hau posible egin duzuen guztiori.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus