ES | EU
Gobierno Vasco

SketchUp Lehiaketa 2018

  • 2018-01-31 |

lehiaketaren kartela

Aurtengo ikasturtean ere EASO Politeknikoko  eraikuntza eta obra zibileko departamenduak SketchUp lehiaketa abian jarriko duela adierazi nahi dizuegu. Lehiaketa 3. eta 4. DBH eta batxilergoko ikasleei dago zuzenduta, eta egin beharrekoa etxebizitza baten diseinua da.

Izen ematea egin ondoren partaide bakoitzari bidaliko zaion txantiloia eta lehiaketaren oinarrietan (web honetan daudenak) azaltzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Datak:

  • Izen ematea: otsailaren 5etik otsailaren 16ra formulario honetan.
  • Lana entregatzeko epea: apirilak 20 
  • EASO Politeknikoan proba: maiatzaren azkenengo hamabostaldian. 

 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus