ES | EU
Gobierno Vasco

Urtarrilak 28 – Datu Babesaren Eguna Europan

  • 2018-01-28 |

primera diapositiva de la presentación

Datu Babesaren Europako Eguna Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak eta Europar Batasuneko estatu kideetako Datu Babesaren arloko autoritateek sustatutako jardunaldia da. Bere helburua herritarren artean datu babesaren inguruan dauzkaten eskubideei eta erantzukizunei buruzko ezagutza hedatzea da.

Hau EASO Politeknikoaren agendan dagoen gaia da, izan ere, guganako konfiantza duten pertsonei buruzko datuak babesteko daukagun betebeharraz gain, gai hau eskaintzen ditugun heziketa zikloetan zeharkako eduki gisa txertatzeko erantzukizuna daukagu, profesional berriek beren betebeharrak ezagut ditzaten.

Gure eginkizunetako bat ikastetxeko irakasleak prestatzea da eta horretarako heziketa-modulu segida bat sortzen ari gara. Haietako bat, datuei eta pribatutasunari buruzkoa, gaur partekatu nahi dugu gure Slideshare kontuan.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus