ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzio Ordezkarien Ikastaroa bukatu da

  • 2011-11-23 |

Beste behin, Osalanek antolatuta, Prebentziorako Ordezkarien ikastaroa ospatu da gure ikastetxean, honako helburu honekin: Laneko Segurtasun eta Higienearen esparruan beren lankideen ordezkaritza izan behar duten langileen prestakuntza burutzea.

Ikastaroaren eskuliburuaren azala

Prebentzio ordezkari zein Segurtasun eta Osasun batzordeetako kideen eginkizunen garrantzia kontuan hartuta eta prebenzio kontuetan langileek parte hartzeko bide nagusienak direnez, uste dugu Prebentziorako Ordezkarien ikastaro honek taldearen prestakuntzan duen  garrantzia nabarmen geratzen dela.

Ikastaro hau ematea oso gratifikantea izan da zentroarentzat, izan ere, ikastaro hori eman dutenek , Lanbide Arriskuen Prebentzioan teknikariak, Easo Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzio zikloan garatu dute euren prestakuntza.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus